ELA sindikatuaren euskara arloak eta Manu Robles-Arangiz fundazioak, euskara eta hezkuntza ardatz hartuta hizlari interesgarriakak elkartuko dituzte datorren astean, apirilaren 22an Bilbon egingo den "Hezkuntza eta hizkuntza" jardunaldian.
Besteak beste, jardunaldian ukituko dituzte EAEko hezkuntza legearen aurreproiektua, euskararen eta katalanaren egoera alderaketa eginez, ikusentzunezkoek hizkuntzan duten eraginaz eta ingelesa irakats-hizkuntza bihurtzearen asmoen atzean dagoena.
Hizlari hauen berri gehiago, hemen.
Jardunaldia izango da Bilboko ELAren egoitzako Langilenea areto nagusian (Barrainkua 13, Bilbo). Apirilaren 22an larunbatarekin, goizez (9-30 - 14-00). Aforoa mugatua izango denez, bertaratu nahi duenak aurretik eman behar du izena, hona idatzira: euskarabatzordea (a bildua) ela.eus
Erantzun
Sartu