WikiShootMe da mapa bat erakusten dituena Wikipedian geokokatuta dauden elementuak. Berriki, Galder Gonzalez wikipedista euskaldunak euskaratu du, eta horrek bere erabilgarritasuna handitu du guretzat. Esploratu ditzagun tresna honek ematen dizkigun aukera batzuk.
PC ordenagailutik da erabilgarria batik bat, mugikorretik baino gehiago, betiere nabigatzaileko kokapen jarraipena aktibatuta (bestela ez dabil ganoraz), eta wikipedista bazara, zeure erabiltzaile-kontuarekin lotuta hobeto.
WikiShootMe mapa bat da eta mugitu dezakegu, edo bilaketa bidez iritsi, nahi dugun tokiraino. Irudi honek Getxo eta Algortako ingurua erakusten digu, adibidez:
Zer dira puntu horiek guztiak? Bueno, tresnaren parametroei begiratu diezaiegun lehenbizi. Kontrol hauetan daudenak, batetik ezarpen batzuk, eta bestetik erakusten diren puntuak:
Puntuei dagokienez, berde-gorri-urdinak dira nabarmenen agertzen direnak, eta gero, inportanteak diren arren, horiak, txikiago eta normalean azpian ageri direnak.
Laburtuz:
Puntu urdinak nola sortzen dira? eta zer egin dezakegu haiekin? Noa berriro Getxoko mapa ikuspegira:
Horko kai handiko puntu urdin bat Sustatuko editoreak sortu zuen joan den ostiralean: Tokikom-ek antolatu zuen bertan, Olatua terminalean, bere X. urteurreneko jardunaldia, eta bertatik irudia kargatu nuen Commons-era, ikusita delako eraikin nabarmen honen berririk ez zegoela Wikipedian. Hori ostiralean izan zen. Larunbatean WikiShootMe-n jada puntu urdina zegoen neure argazkiarekin, klikatuta ikus nezakeen:
Eta hortik, "irudi honetan oinarritutako Wikidata item berria sortu" nezakeen eta egin nuen. Eta hori neure argazkiaren gainean egin nuen, baina mapako edozein puntu urdinetan klikatuz, identifikatuz gero zerbait berria, hori ere sor dezake edozeinek, ez norberaren irudien gainean bakarrik, baizik eta edozeinen irudien gainera.
Hiru kolore nagusiei dagokioena orain arte... Baina puntu horiak ere badaude, gertatzen dena de azpian egoten direla, eta agerira ekartzeko, desaktibatu behar direla beste irudi-ikuspegiak (berde, gorria eta urdinak).
Eta zera dira...
Goiko irudian Getaria (Gipuzkoa) eta bere mendi-lurmutur ezaguna, San Anton, ageri zaizkigu, eta ikus dezakegu Wikipedia artikulu mordoa daudela bertara lotuak euskaraz:
Hurbildu puntu horietara eta klikatu... eta Wikipediako artikulu bat aurkituko duzu euskaraz. Iradokizuna; Getariarekin bezala, egin ariketa zeure herrira hurbilduz, ikus zenbat puntu hori dauden euskaraz, ea zenbat Wikipedia artikulu dauden, eta ikus baita ere ea zenbat puntu urdin dauden, argazkiak identifikatzen duen zerbait, baina akaso Wikidatarik edo orririk ez duena oraindik.
Puntu horien parametroak badu beste kontu bat, eta da hizkuntzaren arabera alda dezakegula. Ezarpenetan pasa ingelesera, eta Getarian artikulu gutxiago daudela ikusiko duzu, baina egon badaude batzuk:
Edo urrutira joan, eta esploratu euskaraz ba ote den bazter horri buruzko Wikipedia orririk... Esate baterako Maltako Valletta hiriburura eroan mapa, eta ikusi euskarazko zenbat artikulu hor, adibidez Aragoiko Ostatu delakoari dagokiona, Berġa ta' Aragona malteraz, bertako hizkuntzan.
Hemengo argibide luze hauez aparte, hemen beste gida bat WikiShootMe erabiltzeko, euskarazko Wikipediaren hezkuntza-egitasmoen barruan erabiltzen baita ikastetxeetan-eta.
Erantzun
Sartu