Niko Vazquezek egindako "Bilbo Grisa" erakutsi genizuen atzo. Adimen artifizialeko tresna batekin arileta berregitea okurritu zaigu, hain zuzen ere Bing bilatzailean integratu berri den irudi-sorkuntzako tresnarekin. Minutu pare batean lor daitekeena harrigarria da.
Bing Microsoft-en bilatzailea da, eta Microsoft da une honetan OpenAI adimen artifizialaren izen nagusiaren partaide nagusia (OpenAIren bi tresna: ChatGPT ezaguna eta Dall-e irudi sortzailea).
Bing-eko irudi sorkuntzako interfazea euskaraz ere badago, ikus dezakezuen bezala, baina ez du euskarazko instrukziorik prozesatzen. Ingelesezko terminoak sartu ditugu orduan, Bilbo, 1979 eta egun lainotsua aipatuz beti, eta gero riot edo istiluak., labe garaiak, auto istripuak, kale txiroak, autobusak eta langileak... Eskaera bakoitzarekin, lau emaitza itzultzen dizkizu Bing-ek.
Hona adibide batzuk. Demonstrators protest and riot in the streets of Bilbao, 1979, cloudy day.
The bus arrives to pick early morning workers in the derelict streets of Bilbao, 1979, and it's a cloudy day.
Car accident in the streets of industrial Bilbao in 1979, cloudy day.
Beste adibide batzuk:
Atzo argitaratu genituen Vazquezen irudien eta geureen arteko konparaketa bat, autobus bat auzo langilean, eta auto istripua.
Beste konparaketa interesgarri bat. Beñat Erezumak bere garaian sortu zituen Oteizaren Azken Afarietako bat, Bingen lagun batek lortutakoarekin alderatuta.
Jolastu nahi? Hemen: https://www.bing.com/images/create
Erantzun
Sartu