Gaur uztailak 18, ostiralez, arratsaldeko 18:00etan, izango da Izaskun Ellakuriaga kazetariaren hileta, Iurretako elizan. Herenegun hil zen, 53 urterekin. Gerediaga Elkarteko komunikazio arduraduna izan zen zenbait urtez, Durangoko Azokaren komunikazio eta Marketinaren erantzulea eta Bizkaia Irratiko esataria.
EHUn kazetaritzan lizentziatu zen 1995ean. Unibertsitate berean Multimedia Negozioen Zuzendaritza Masterra egin zuen 2003an, eta komunikazioaren arlo diferenteei buruzko formakuntza jaso zuen.
Praktika lanetan Euskaldunon Egunkarian asi zen, eta 1994tik 2003ra Durangaldeko Eraz astekarian erredaktore eta zuzendari lanetan jardun zuen (egungo Anboto tokiko hedabidearen aurrekaria izan zen eraz). Lekukom komunikazio agentzia ere sortu zuen Marijo Deogracias kazetariarekin. Bertsolari aldizkariko erredakzio kontseilukoa ere izan zen, inoiz bertsotan aritu ere bai, gehiagotan gai-jartzaile eta bertso-epaile.
Hil den arte egindako lanak izan dira, azken garaian, Bizkaia Irratian goizetan esatari, eta Gerediaga elkartearen komunikazioaren ardura.
Izaskun Ellakuriari idatzitako agur eta omenak, Gerediaga elkartearen webgunean eta Anboton, beste toki batzuen artean. Argazkia Gerediaga elkartearena da.
Erantzun
Sartu