Niko Vazquez ilustratzaile, grafista eta irudigile azkar bat da, bere garaian musika egiteagatik ere ezaguna (MCD, Motorsex), azken asteetan nabarmendu dena adimen artifizialaren bidez unibertso bisual oso berezi bat egiteko: Make Bilbao Grey Again, Bilbo Berriro Gris Bihurtu, 1980. urtearen inguruko atmosfera ilun eta gatazkatsuko hiri bat sortu du. Zehaztu gabeko irudigintza artifizialari // Midjourney eta Leonardo.ai tresnen emaitzari Photoshop ukituak gehitzen dizkiola azaldu du Vazquezek (lehen bertsioaren gaineko zuzenketa).
ETBrentzako elkarrizketa honetan azaltzen duenez, oinarrian adimen artifizialeko irudigintza tresnaren bat erabiltzen duela aitortzen du. Irudiak sortzeko testu deskripzioak erabiltzen dituela bai aipatzen du, hori baita bidea tresna horiekin lan egiteko metodoa. Eta adimen artifizialak ematen dion emaitza (Midjourney eta Leonardo.ai bidezkoa) Photoshoparekin ukitzen duela aipatu du Twitterren.
Adimen artifiziala tartean egongo da, baina Vazquezen irudimena ere bai, eta emaitzak ikusgarriak dira. 1975-1985 urteen arteko Bilbo Handi ilun, gatazkatsu eta primitibo samar bat berregitea lortu du proiektuak. Nostalgia ukitu bat ere bai tartean, esango genuke: irudi sorta ez da iraganaren arbuio bat, nolabaiteko erreibindikazio bat ere badago hor.
Ikusi ale ikusgarri batzuk:
Vazquezen lan hauek aurki daitezke:
Erantzun
Sartu