Irekia dago epea 35. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. Parte hartzea sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake Kazetaritza Sariaren edota Komunikazio Sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak. Norberaren lanak aurkez daitezke, edo besteenak. Hala ere, epaimahaiak bere proposamen propioak ere egin ahal izango ditu.
2023mo edizioa osatzen duten bi sariak izango dira:
Proposamenak aurkeztu ahal izango dira irailaren 19a arte. Zera jarri beharko da proposamenean:
Proposamenak bidal daitezke posta arruntaz: Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzua La Salle etorbidea, 6, Urigain kultur etxea, 20140 Andoain
Edo posta elektronikoz: raks (a bildua) andoain.eus
2023ko 35. edizio honetako epaimahaia osatuko dute: Eneko Bidegain, Itxaro Borda , Aingeru Epaltza, Miren Gabantxo, Pantxika Maitia eta Ion Muñoa. Mahaiburua, Sagrario Ruiz Fernandez, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzia.
2022ko sarituen eta finalisten berri, hemen Sustatun.
Erantzun
Sartu