Bernardo Atxagaren edizio berriak argitaratu ziren joan den astean katalanez. Batetik, Kilker bat autopistan gaztelaniaz (hau Asun Garikanoren itzulpena) eta katalanez kaleratu ditu Folch & Folch argitaletxeak. Bestetik, Obabakoak-en berrargitalpena, berriz Navona argitaletxearen eskutik etorri da.
Katalanezko edizioen kasuan, Marta Hernández Pibernaten itzulpenak dira biak.
Kilker bat autopistan testu bildumaren euskarazko edizioa 2020koa da: Maite Artolak zuzendutako Faktoria irratsaiorako Atxagak prestatutako gogoetak (2016ko udazkenean hasi eta 2020ko udara arte mikrofonoaren aurrean esanak) izan ziren liburu horren oinarria, testuak egileak berridatzi eta osatu zituelarik. Un grill a l'autopista da katalanezko titulua.
Obakakoak klasikoak izan ditu zenbait argitalpen katalanez, baina aurrekoa 2005ekoa izan zen.
Bi liburuen aitzakiarekin, Kataluniako telebista publikoan agertu zen Bernardo Atxaga, elkarrizketa honetan.
Erantzun
Sartu