Wordle jokoak 2021 amaieratik duen arrakasta kontu ezaguna da. Euskarazko Wordle-Eus bertsioa ere popularra da oso. Egunero hitz bat asmatzeko erronka mota honek hainbat klon eta bertsio ezagutu ditu azken hilabeteotan, eta horietan erabilitakoena Heardle izan da. Kantuen hasierak entzunez asmatu beharrekoa zen kasu honetan. Hain ezagun eta erabilia izan da non Spotifyk erosi duen eta horrekin batera, erabiltzaile gehienen irismenetik desagertu den. Tira, alternatiba partzial batzuk badaude.
New York Times egunkariak Wordle erosi zuenean (milioi bat dolarretik gorako tratua, zehazki zenbatekoa zabaldu ez zena), ez zuen itxi, lehen bezala jarraitzen du joko originalak: erabiltzaileak dakarzkio hedabideari eta hori tratua. Spotifyk, itxura batean, harpidedunentzat bakarrik gorde du Heardle, eta gainera ematen du herrialde askotan ez dagoela erabilgarri: Euskal Herrian adibidez.
Erosketaren ondorioz, oraingoz bakarrik entzun/erabil daiteke Heardle-Spotify berria AEB, EB, Irlanda, Kanada, Australia eta Zeelanda Berrian. Jokaldi bikaina, Sporify: FC Barcelona futbol taldearen babesle berria, bide batez. (hona albiste honen iturria)
Erosketa zehaztu gabeko kantitate bategatik egin da, eta nori egin zaion ere ez da azaldu. Hau da, nork sortu zuen Heardle? Ba ez dakigu... otsailetik egon da martxan eta itxuraz Soundcloud plataforma zuen azpiegitura gisa.
Tira ba, eta alternatibarik badago? Bai, asko, baina partzialak. Hau da, artista edo genero jakin batera murriztutako Heardleak daude, esate baterako bideojokoen doinua asmatzeko balio dutenak. Hemen zerrenda bat, eta bilgune bat ere bai.
Horien artean, nostalgiko nagusiagoen gogorako, bi nabarmenduko ditugu:
Azken horretatik, gaurko pantaila irudia. Birekin ez dugu asmatu...
Erantzun
Sartu