Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Prosopagnosia film laburra, finantziazioa lortzeko azken txanpan

Sustatu
2023-05-06 : 10:07

Prosopagnosia gaitzaren inguruko film laburra egin nahi du Ekain Martinez de Lizardui zinegileak, fikzio lan bat. Aktore lanak egiteko, Itziar Ituño eta Kepa Errastiren baiezkoa jaso du jada. Crowdfunding bat abian egon da eta dago, aurrekontuaren %55a estaltzeko; eta helburuaren gehiena betea du jada. Azken bultzadarako balio diezaiola albiste honek.

Bilaketa digitala: Oihenarten poema berriak aurkitzeko gakoa

Sustatu
2023-05-04 : 18:59

Arnaut Oihenarten hiru poema berri aurkitu ditu Gidor Bilbao EHUko Ikasketa Klasikoen Saileko irakasle eta Monumenta Linguae Vasconum taldeko ikertzaileak. Aurkikuntza nola egin duen da interesgarria halaber: sareko biltegi digitaletan bilaketak egiten. Bilaketa horien adibide batzuekin praktikoki metodo hau erakusten saiatu gara zuzeneko honetan.

Larunbaterako zita: Euskara sustatzeko 15 egitasmo zehatz ezagutu

Sustatu
2023-05-04 : 15:18

Bidasoako euskara eta kulturaren azoka antolatu dute larunbaterako (maiatzak 6), Beran (Nafarroa Garaia), Topaguneak eta Pirinioetako Estrategia ekimenak. Topaketaren muina, 11:30etik 15:00etaram euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten egitasmoak antolatzaileen ahotik ezagutzea.

Kanaldudek irismena zabaldu du eta webgunea berritu

Sustatu
2023-05-04 : 10:02

Kanaldude tokiko eta Interneteko telebistak webgunea berritu du, eta telekomunikazio zerbitzuen bide bere irismena zabaldu du Ipar Euskal Herrian. 2018tik zuen webgunea Nafarroa Beherean kokatutako ekimenak, baina orain itxuraz aldatu eta berritu da.

Jon Benitok irekiko du Literaturia 2023 ostiralean

Sustatu
2023-05-03 : 09:07

Aurreko urteetan bezala Literaturia  Zarautzen egingo da aurten ere. Asteburu honetan da literaturazale euskaldunen zita hau, ostiraletikigandera. Irekiera, maiatzaren 5ean, Jon Benitok irakurriko duen Manifestuarekin. Aukera aproposa Benito zarauztarra entzuteko, aste honetan bertan Espainiako Kritikaren Saria jaso baitu Lagun minak narrazio bilduma poetikoagatik.

 

 

 

Partitura gehiago Kantuan.eus-en eta Trikipediako Doinutegian

Sustatu
2023-05-02 : 08:54

Partituren webguneen berri eman genuenean joan den astean, bi webgune aipatuz, beste pare bat aipatu gabe utzi genituela ere gogoratu digute. Horiek ere merezita dute aipamena, bai horixe, Kantuan.eus eta Trikipediako Doinutegia.

Erlijioaren erlikiak, eta erlijioa erlikia

Sustatu
2023-05-01 : 09:58

Hona dakartzadan hitz hauek Ttap aldizkariaren asteburu honetako alean argitaratu dira, eta gorazarre bat dira elizetan ikus daitezkeen objektu bitxi horien: erlikiak, santuen objektu eta gorputz-zatien ontzi inoiz gurtuak. Objektu bitxi horien aipamenetik, konstatazio batera, Katolizismoa bera erlijiotik erlikia bilakatzera doa Euskal Herrian.

Sareko bilaketa digitalari esker aurkitu dituzte Oihenarten poema berriak

Sustatu
2023-04-30 : 11:28

Asteko kultura albistea izan da, Gidor Bilbao filologo, euskaltzian urgazle eta irakasleak fondo digitaletan bilaketak eginez aurkitu ditu Arnaut Oihenarten poema berriak. Hala azaldu du Euskal Idazleen Elkartearen webgunean Miel Anjel Elustondok egin dion elkarrizketan. "Sarean dira Europa osoko biblioteteketako materialak ere: hortxe dugu Europeana. Denetan ikusi ahal dira liburuetako erreferentziak, eta askotan baita argazki oso onak ere." Bilbaok bere "perbertsiotxoa" azaldu du elkarrizketan: "astia dudanean han eta hemen arakatzen ibiltzea."

Jardunaldia: Zer ekarriko liguke euskarazko streaming plataforma batek?

Sustatu
2023-04-30 : 10:18

Euskarazko streaming plataforma posibleaz jarduteko jardunaldia antolatu dute Iruñean datorren maiatzaren 4an, ostegunarekin, Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioak (IFK). Lelo honen inguruan elkartuko dira hainbat aditu eta interesatu: "Zer ekarriko liguke euskarazko streaming plataforma batek?". Izen-ematea irekia maiatzaren 2a bitartean.

Gladys Saria 2023, hirugarren edizioa

Sustatu
2023-04-30 : 10:16

Gladys del Estal informatikariaren izena daraman sariaren 3. edizioa aurkeztu dute aste honetan. PuntuEus fundazioak antolatzen duen sari honen helburua da ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzea, gazteentzat erreferente berriak sortuz eta haien lana jendarteratzearekin batera. Gladys del Estal informatikaria izan zen, EHUko Informatikako 3. promozioko ikaslea 1979an poliziak hil zuenean protesta ekologista batean Tuteran.

Lanartea Eusko Legebiltzarrean: Euskararen sortzaile profesionalen 5 eskakizun politiko

Sustatu
2023-04-28 : 10:33

Euskararen langile profesionalen interesak defenditzeko lanean ari da Lanartea elkarteak agerraldia egin du aste honetan Eusko Legebiltzarrean, eta oinarrizko bost eskakizun proposatu dituzte bertan. Esate baterako, EITBn euskal kulturari berebiziko ikusgarritasunaren emateko kuotak proposatzea.

Euskal musikarentzako partiturak eta beste

Sustatu
2023-04-27 : 19:14

Aste honetako Twitch zuzenekoan (Segura Irratian ere emana), zenbait kontu: 

2

Euskal partiturak eskuratzeko webguneak

Sustatu
2023-04-26 : 14:45

Webgune berri baten notizia izan dugu (Partiturak.eus) eta horrez gain, beste bat ere antzekoa esistitzen dela etorri zaigu bururua, Jo Marisen partitura fondoa. Musika irakurtzen baduzu eta jotzen badakizu, biltegi interesgarriak biak.

Txikipedia osatzeko erronkan, jomuga gisa jarritakoa bikoiztu da aurten

Sustatu
2023-04-25 : 09:13

Ikastolen Elkarteak eta Txikipediak erronka abiatu zuten urtarrilean, "300 baietz" leloarekin. Hau egin duten hirugarren ekitaldiaizan da, eta arrakastatsua suertatu da oso: hiru hilabeteren buruan, Euskal Herriko 28 ikastolatako ikasleek Txikipediarako 631 sarrera sortu dituzte epe honetan. Jarritako jomuga bikoiztu eta gehiago.

Esna Tu jokoa sarean, kontsumoaz eta energiaz ikasteko (sariak barne)

Sustatu
2023-04-24 : 09:13

Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak joko bat jarri du sarean, galderak erantzutekoa, zeinaren bidez kontsumoaz oro har (praktika arduratsuak, zerk eragiten duen energia gastu handiagoa, eta halakoak) ikasiko dugun, eta gainera sarietarako aukera izan dezakegun: Esna Tú jokoa da.

EITBren "open data" ekimen berrian, hauteskunde aurreikuspeneko datuak

Sustatu
2023-04-22 : 10:34

EITBk "Open Data atari" bat ireki berri du, eta bertako edukia hornitzeko, boto asmoari buruz egindako azken inkestako datuak sartu dituzte. Martxo amaierako datuak dira, baina begirada bat merezi dute, eta atari berrian daudenez, agian inkesta berriekin osatuko direla uste dugu, maiatzaren 28an izango baitira udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian.

Kontseiluaren eskutik, Nafarroako 200 gizarte eragilek euskararen ofizialtasuna eskatu dute

Sustatu
2023-04-21 : 15:25

Agerraldia egin zuen atzo Euskalgintzaren Kontseiluak Iruñean, Parlamentuaren aurrean, euskararen ofizialtasunaren aldeko adierazpen bat plazaratzeko. Bestalde, ofizialtasunaren aldeko ekintza iragarri du biharko (larunbata, hilak 22) Euskal Herriak Euskaraz taldeak Bardeetan.

1980ko Bilbo gris hura, adimen artifizialarekin berregina

Sustatu
2023-04-20 : 19:38

Twitch eta Segura Irratiko zuzenean adimen artifizialeko irudigintzaz jardun dugu. Nola Niko Vazquez artistak 1980 inguruko Bilbo fantastiko bat berregin duen maisutasunez, baina nola baita, edonork, sor ditzakegun halakoak (eta Bing bilatzailearen irudigintza tresnak erabiliz, Sustatun ere egin dugu halako ariketa bat).

Bilbo Gris gehiago, oraingoan geuk egina Bing-en bitartez

Sustatu
2023-04-20 : 09:34

Niko Vazquezek egindako "Bilbo Grisa" erakutsi genizuen atzo. Adimen artifizialeko tresna batekin arileta berregitea okurritu zaigu, hain zuzen ere Bing bilatzailean integratu berri den irudi-sorkuntzako tresnarekin. Minutu pare batean lor daitekeena harrigarria da.

 

Euskalgintzaren larritasuneko deialdia, Baionan larunbatean

Sustatu
2023-04-20 : 08:21

Hil edo biziko diren euskararen aldeko politika publikoak eskatzeko, apirilaren 22an, larunbatarekin, manifestaziora deitu du euskalgintzako hainbat eragilek Baionan (suprefetura aurrean 17.00etan), Euskal Konfederazioaren deiarekin bat eginez. Brebeta eta baxoa euskaraz egin ahal izateko erreibindikaziotik abiatuta, beste hainbat alorretara zabaldu da deia. Ipar Euskal Herriko bost hedabidek, adibidez, agiria kaleratu dute euren erreibindikazioekin. Eta Kontseiluak ere bat egin du deiarekin, "euskarak dituen trabak" salatzeko, "hizkuntza-politika eraginkor bat" aldarriikatzeko, eta "herri mugimenduetako eragileei baliabideak emateko" eskatzeko.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››