
Hizkuntzen Artean Le Second Jeudi eta Uharte Zentroak elkarlanean sustatutako proiektua da, eta Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzarako mikroproiektuak bultzatu nahi ditu, egoitza artistikoak babestuz Uharten eta Bokalen, Pirinioetako sormen-prozesuak trukatzeko eta bereziki arreta eskainiz eskualdeko aniztasun linguistikoari.
2023. urtea hasi da ohiko fenomeno meteorologikoarekin: epaileak euskararen kontra. Kasu honetan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren aurka egin du, azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka ebatzita. Kultura zerbitzuez arduratzeko enpresa bat kontratatzeko lehiaketa zen, eta zerbitzua emango zuten langileek euskara eskakizun batzuk izatea (edo bi urteko epean lortzea) zen baldintzetako bat. Epaiak dio ezin zaizkiela eskakizun berak "inposatu" langile publikoei eta enpresa pribatu bati ("No cabe imponer", EITBko albistearen arabera, epaiaren testu originala ez dugu inon aurkitu).
Ttap aldizkariarako egindako kolaborazioa da audio hau, Sustatuko editore Luistxo Fernandezek egina. Euskarazko Wikipedia iritsi da kalitate eta artikulu kantitate izugarri handietara, gure hizkuntzaren estatus globalari dagokionaren oso gainetik. Ahalegin horretan, itzulpen automatiko neuronalak lagundu digu, adimen artifizialaren alor interesgarri batek. Eta adimen artifiziala testu sorkuntzan nabarmentzen hasiko den une honetan, uste dut adibide bat dugula hemen, non erakusten den artifizioak, teknologia berri honek, lagundu egin gaitzakeela euskarazko proiektuetan ere.
Twitcheko euskarazko komunitatean aukera bat isilpean edo zabaldu dena azken hilabeteotan: modu pirata samarrean ikus-entzunezkoen euskarazko errentransmisioak. Gaur arratsalderako iragarri da bat: Harry Potter maratoia, euskarazko audioarekin... 8 filmak izango ote dira jarraian? 16.00etarako iragarria dago hasiera kanal honetan.
Gipuzkako Foru Aldundiak Abadia saria ematen du urtero, eta euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten pertsona eta elkarteak omentzen ditu. 2022koa Garabide Elkarteak jasoko du, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan egiten duen lanagatik. Argazkia da, adibidez, Nasa herri kolonbiarreko lagun natzuk Durangoko Kurutziaga ikastolan egon zirenekoa, Garabidek gonbidatuta.
Urte hasieran aipatu genuen, euskarazko Wikipediaren erronka, Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda osatzekoa. Ba lortu dute wikilariek: Euskara 4. hizkuntza bilakatu da Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak egiten, ingelesaren, serbieraren eta katalanaren ondoren.
Game Erauntsia Sariak itzuli dira, euskal gamer jokalarien komunitateak urteko joko onenak izendatzeko unea. Abenduaren 31ra arte bozkatzeko aukera egongo da. Opariak zozkatuko dituzte, adi. Kategoria desberdinak daude, baina hemen nabarmenduko duguna: euskal jokorik onena nahiz euskaratzerik onena.
Christmas special berezi bat gaur euskarazko ikusentzunezkoetan: Iruñe Astiz @arkkusok 12 orduko zuzenekoa prestatu du Twitchen. Hor ari da jada! 10:00etan hasi da eta 22:00etan amaituko du. Bat egin dezagun zuzenean https://www.twitch.tv/arkkuso
Stelfie izenarekin, norbaitek Stable Diffusion adimen artifizialeko irudigintzako tresna erabiltzea erabaki du, denbora-bidaiari batek atera zitzakeen irudiak lortzeko. Twitterreko kontu honetan ikus daitezke irudiak.
Lehengoan kritikatu genuen nola erabiltzaile euskaldunek, bilaketak eginez gaztelerazko konfigurazioetatik, gaztelerazko orrietako informazioa gehiago klikatzen duten, non eta euskarazko pareko informazioa (hobea, kasu askotan) dagoen. Wikipediako bertsolari ezagunen bisita kopuruek adierazten dute hori, gaztelerazko ikustaldi gehiago dituztelako euskaraz baino. Kontua da, ordea, Katalunian nabaritzen hasi direla konfigurazio egokia duzunean ere, Google hasi dela nabarmentzen lehenago gaztelerazko edukia, katalanezkoaren gainetik. Katalanen ildotik aproba egin dugu eta hala gertatzen da bai.
Euskarazko hedabideen Hekimen elkarteak agiria kaleratu du, Eusko Jaurlaritzaren bi dirulaguntza ebazpen kritikatuz. Bata da euskarazko hedabideentzako 2022-2024 aldirako 3 urterako laguntza ebazpena, eta bestea pandemia garaiko laguntza bereziena, 2022an zein 2021ean albiste izan direnak, batez ere gaztelerazko medioak babestu dituztelako (ilustrazioko grafikoa laguntza horiei dagokie eta Argiak egina da).
UEUk antolatu ohi duen IkerGazte ikerlari gazteen topaketa maiatzean ospatuko da hurrengo. Ikergazte 2023 biltzar honen 5. edizioa izango da, eta irekita dago ekarpenak (artikulu zientifikoak alegia) proposatzeko epea.
Gaur bete dira 40 urte Eibarko alkateak udal-bando bat kaleratu zuela euskara sustatzeko. Gazteleraz hazi, tipografia tamaina handituz, euskaraz amaitzen zen aldarri honekin: Euskaraz eta kitto! Ikonikoa bilakatu zen bandoa eta mezua garai hartan, eta 40. urteurrenean, beste bando bat kaleratu du Eibarko Udalak, hizkuntza aniztasunetik eginez euskararen alde.
Datorren abenduaren 22an, ostegunarekin, Xare Jardunaldia egingo da Gasteizen, eta bertako institutuetako euskarazko adarretako ehundaka ikasle "euskarazko kultura digitalean" barneratuko dira horrela. Erakunde publikoen laguntzarekin, Eragin enpresak antolatzen ditu Xare Jardunaldiak.
UZEIk eta Euskaltzaindiak urteko hitza aukera dute: Zorioneko. Ez da zaila asmatzen zergatik: Irulegiko Eskuagatik. Hemen UZEIren oharra erabakiaren berri ematen. Iaz, 2021eko hitza, 'aldaera' izan zen.
Iaz eman genuen albistea, nola Eusko Jaurlaritzak 5 milioi eurorekin lagundu zituen Covid-ak kaltetutako hedabideak, gehienbat erdarazkoak. Aurten errepikatu da jokaldia, Argiak argitaratu duenez. 6 milioi euro hedabideentzat, berriz ere nagusiki gaztelaniaz ari direnentzat 5.5 milioi eta milioi erdi euskarazkoentzat. Eta medio batzuk zero eurorekin, Argia bera kasu.
Twitterrek Mastodon instantzia ugaritako estekak partekatzea debekatu du, tartean Mastodon.eus-ekoak. Saio batzuk egin ditugu txiokatzeko esteka parea, eta Mastodon.Jalgi.eus zerbitzuko bat pasatu da, baina Mastodon.eus beste zerbitzukoak (hau adibidez) itxura batean ez dira igarotzen. Ikus irudian jasotzen dugun mezua. Hainbat Mastodon instantziarekin ari da hau gertatzen, baita mastodon hitza aipatzen ez duten zerbitzuekin, hemen irakurri dugunez. Elon Muskek pertsonalki Twitterren jabetza eta kontrola hartu duenetik ezarritako neurri erradikalena dirudi, Mastodon estekak debekatzeaz gain, bart gauez Twitterretik desagertu baitira kazetari ezagun kritikoen hainbat kontu, zentsuratutako beste zenbait konturen artean.
Komentatu ditugu zenbait gauza Segura Irratiko eta Twitch-eko zuzeneko honetan: Bernardo Atxagaren Xola liburua nola japonierazko luxuzko edizio batean sartu den; EITBk KomikiAPP izeneko aplikazioa kaleratu duela; eta Sustatun egin genuen lotsagabekeria hau: artikulu hau gazteleraz idatzi, zertaz eta Bertsolari Txapelketako Nagusiko finalaz. Ikusi eta adi, ze azalpen argi bat dauka kontuak.
Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira: Haz tu pedido en Amazon, recógelo aquí. Egizu zure eskaera Amazonen eta jaso ezazu hemen. Kontua da esaldia luzatu diotela tipografia eta koloreak kopiatuz: ...y ayúdanos a destruir el comercio local. Eta lagun iezaguzu tokiko merkataritza suntsitzen.
Animakom Fest, Bilboko Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren seigarren edizioa, bihar hasiko da, Joanna Quinn zinemagileak eskeiniko duen master-classarekin hasiera emango dio. Oscar sarietako 2022ko edizioan izendatu zuten Quinnen lana, “Affairs of the Art” film laburra (estekan trailerra).