Teknologia albisteak

Ikus-entzunezko sormena eta Komunikazio digitala, bi ibilbide MUko komunikazio ikasketetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-04-19 : 13:19

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduak, HUHEZI fakultatean integratuak eta Aretxabaletako kanpusean tokia duenak, iragarri du bi ibilide izango dituela aukeran datorren ikasturtetik aurrera: Ikus-entzunezko sormena eta Komunikazio digitala.

Lehen ibilbidean (ikus-entzunezko sormena), era guztietako ikus-entzunezkoak egiten dira. Aukera izango da ikus-entzunezko baten sorkuntzan dauden rol eta lanpostuak ezagutzeko eta horietan aritzeko, esaterako: gidoien sorkuntza, produkzioa, errealizazioa, zuzendaritza, argiztaketa, soinua, grafismoa, edizioa…

Bigarrenean, Komunikazio digitalaren ibilbidean, jorratuko dira, bereziki, esparru digitaleko lanbideak. Lerro hau bereziki lotuta dago erakundeen komunikazio korporatiboarekin, beti ere, ikus-entzunezkoek esparru horietan duten garrantzia kontuan hartuta. Gainera, aipatutako gaiekin lotutako ezagutzak lantzen dira, hala nola marketin digitala, komunikazio-planen diseinua, produktuen zabalkunde-prozesuak eta ekitaldien antolaketa. Ibilbide honen kasuan, gainera, aukera duala landuko da, hau da, lantokietako praktikekin integratuta egingo da ikasketa graduaren hirugarren eta laugarren urteetan.

Erantzun

Sartu