Administrazioan Euskaraz taldeak ETBri kritika egin dio Jardun-en Aberri Eguneko manifestazioaren ibilbidean. “ETB = Erdal Telebista” eta “ETB, euskaldunak erdalduntzen”, izan zen erakutsi zuten lekoa. Hala adierazu du taldeak: "Jardun alderdi politikoak Gernikan ospatu zuen Aberri Eguna. Jendea bildu zenez gero, aukera ona izan zen Euskal Telebistaren politika salatzeko. Argazkian “ETB = Erdal Telebista” eta “ETB, euskaldunak erdalduntzen” leloak dituzten pankartak ageri dira, ibilbidean jarritakoak. ETB2ren nagusitasuna eta atzerriko film bikoizketen desagerpena gogoan, batez ere."
Argazki gehiago, hemen.
Administrazioa Euskaraz taldeak Twitterren adibideak ematen jarraitu du ETBren politikaremak. Zinea euskaraz betatua dagoela salatuz, adibidez. Diotenez: "Gaur bertan ere, OPERACIÓ TELEMARK -Valentziako À Punt telebistak katalanez emanen du gaur. ETBn BETOA jarria zaio nazioarteko filmak euskaraz emateari."
Hiru film hauek ere TV3 Kataluniako telebistak katalanez emanen ditu gaur.
Beste txio batean: "Bihar, Félix Linaresen azken telebista saioa, La Noche De delakoan (gazteleraz ematen dituzten filmei lagungarri ETB2n). Agur-bideoak grabatu dizkiote euskal kulturako hainbatek. Beharbada, jakin balute zer jarrera duen euskararekin, ez zuten grabatuko!"
Erantzun
Sartu