Gipuzkoa Turismoa EU Hackatoiaren bigarren edizioa egingo da apirilaren 22 eta 23an, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan. Ideia teknologiko bat garatzeko aukera gida aurkezten da, bi egunez turismoaren erronka bati irtenbidea emango diona. Aurten 15.000 € baino gehiago egongo dira sarietan, start-up-entzat ekintzailetza-aukera.
Izene eman daiteke banaka eta taldeka, eta bi eguneko hackatoian #HackeaMiHuella traolaren inguruko soluzio teknologiko bat asmatzea da kontua. Traol horrekin sustatu den ideiaren helburua ez da masa-turismoa erakartzea, baiizk eta "gure kultura deskubritu, errespetatu eta murgiltzeko asmoa duten bidaiariak erakartzeko ideiak bilatzen ditugu. Gipuzkoan bidaiariak gure hiriak, mendiak eta kostaldeak zaintzeko duen interesa eta erantzukizuna sustatuko duten ideiak."
Datu, diseinu eta negozio proiektu bat eskaintzea litzateke erronka, "aztarna bidaiariaz jabetzen eta positiboki bihurtzen laguntzeko." Proiektu edo soluzio berritzaile eta iraunkorrenek saria izango dute.
Izena emateko, hemendik, adi, plaza mugatuak direlako.
Xehetasun gehiago webgunean: II Hackathon Gipuzkoa Turismoa EU.
Erantzun
Sartu