Gipuzkoako datu geografiko zehatzak, euskarazkoak eta ofizialak, Geonames datubase ireki eta librean integratu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko b5m bulego geografikoaren ekimenez. Hemen dago iragarpena, albiste positibo honena.
TABACALERA Kulturuneak izen zatarra du, eta gaztelaniaz, gainera. Barnean TBK (tebeka) deitzen diote, probisionalki. Oraingo zuzendaritza taldea ez da ausartuko halakorik egitera, baina zergatik ez dugu SUSTATUn izen proposamen andana bat egiten?
Uni Eibar-Ermua ikastetxeak antolatzen, 3. Uni Encounter delakoa izango da gaurdanik (martxoak 23) 28ra, Ermua eta Eibar artean. Hitzaldi erako ekitaldiak, publikoarentzakoak, ikastetxe honen Ermuko egoitzan, Ongarai kalean, izango dira.
Hala nola Youtube bideoetarako, erabili dezakezu Scribd Excel, Word eta PDF dokumentuetarako. Sarean gordetzeko aukera, eta webgune baten bidez beren itxura originalean erakusteko modua ematen du.
Gaur, osteguna, martxoak 22, 17.00etan Bilbon, jardunaldia: Software librea eta Internet. Dinux sistema eragilea eta Kaixo atariaren inguruko hitzaldia.
Ordubete inguru daramat errepideen egoera zein den jakin nahian. Erakundeen webguneetara jo dut, trafikoaren egoeraren berri ematen diguten webguneetara, eta ezin ezer lortu. Horrelako egunetan ez badute informaziorik ematen, zertarako daude?
Mariska Coloradoko blogari bat da, eta bere blogaren gaia, bitxikeria bat: Miresua izeneko conlang (eraikitako hizkuntza, constructed language) bat sortzen ari da. Bi osagai nagusirekin: euskara eta finlandiera.
Itzulpen automatikoa hobetzeko, Consumer aldizkariaren eta EITB24-ren corpusak erabiliko ditu Opentrad kontsortzioak. Transferentzia sintaktikoa du oinarri Opentradek, eta estatu espainiarreko hizkuntzen arteko kode irekiko itzultzaile bakarra da.
Eusko Jaurlaritzaren organo bat, Kulturaren Euskal Behatokia, buletin elektroniko bat banatzen hasi da e-posta bidez (jasotzaileen artean baimenik eskatu gabe, dirudienez): Kulturkaria.
Hezkuntzan numerikoaren erabilpenari buruzko egunaldi handi batetara gonbidatzen zaituztegu, martxoaren 28an, Endarra kolegioan, Angelun.
Oscommerce interneten zure denda sortzeko sistema bat da. Proiektuaren webgunea (deskargatzeko, gidaliburuak) hau da:http://www.oscommerce.com/
Gaur8ko Gutenberg galaxia blogean jakin dugu: Andoni Sagarna euskaltzainak bloga dauka. Bai horixe, hemen dago. Euskara eta teknologien inguruan lan egiten duen akademiko bat, uhin berrienetan ere puntan.
Eusko Legebiltzarrak erakunde publikoen egoitzetan ezar daitezkeen wifi sareei buruzko testu bat onartu zuen atzo. Gaiak izan zezakeen garrantzia, eztabaida baitago ea administrazio publikoek wifi sare doako eta librerik eskaini ote dezaketen. Baina Legebiltzarraren testuak ez du horretaz ezer esaten: gaia aztertzeko eskatzen dio Jaurlaritzari, doakotasunaren aipurik gabe.
Gaurtik aurrera, euskarak lekutxo bat gehiago izango du sarean. Hattrick.org euskaratu dute, gaur egungo online jokurik garrantzitsuenetako bat.
Sam beltz burusoilak arrastaka eramango du pianoa ostiral honetan, berriro; Donostiako Parte Zaharreko sotoan zehar;Bronx beltzetik Manhattan zuriraino, alegia.
MediaWiki wikiak sortzeko eta mantentzeko sistema bat da. Baina, zer da wiki bat? Wiki bat web-gune sorta bat da. Hemen ikusleeri weba aldatzea uzten zaie. Proiektuaren webgunea (deskargatzeko, gidaliburuak) hau da: http://www.mediawiki.org/
Ilunafarra du izena eta ostegunero emango da gaueko bederatziak eta hamarrak bitartean Nafarroako Unibertsitateko Irratian (98.3 FM). Informazioa eta entretenimentua uztartzen ditu eta ikasleek eginikoa da bere osotasunean. Internetez zuzenean entzun daiteke www.unav.es/98.3 atarian (Real Player programarekin) eta Podcast bidez ere gorde daiteke osteguneroko saioa.
Bartzelonako diputazioak kudeatzen dituen naturguneetan zenbait webcam jarri dituzte hainbat animaliaren joan-etorriak zaintzeko. Bideo-kamerei esker, besteak beste, joan zen astean arranokumea izan duen Bonelli arrano bikotearen irudiak ikus ditzakegu zuzen-zuzenean.
Hona hemen webgune praktiko bat. Emule p2p saretik euskarazko edukiak jaisteko leku bat, Euskal-encodings.com , elink bilgune euskalduna. Dragoi Bola Z, pilota partiduak, denetik apur bat.
Dexente denbora gehiago eman dut azken hilabeteotan SecondLife-ri buruz gauzak irakurtzen, SecondLife-n bertan baino. Baina tira, egin nituen neure bost minututxoak, eta haietan sentituriko emozio laburra kontatzen saiatuko naiz. Horrez gain, Ana Malagon, Iban Zaldua, Gaur8koak eta Euskarians direlako batzuk ere ari omen dira mundu birtualean euskal presentzia areagotzen.