Sustatu logoa Teknologia albisteak

MediaWikiren euskararako itzulpena

david - Alianzo
2007-03-15 09:03

MediaWiki PHP eta MySQL-en oinarrituta sortu da eta, hori dela eta, Interneteko web zerbitzari gehienetan instalatu daiteke. Librea da gainera, eta horrek dohainik erabili daitekeela esan nahi du, eta gainera edozeinek alda dezake kodea askatasun osoz, baita berriz banatzeko ere.

MediaWiki multierabiltzaile eta multihizkuntza sistema da eta horrek sistema berarekin egile ezberdinek egindako hainbat web-gune administratu daitezkeela eta hauek hainbat hizkuntzatan idatzi daitezkeela esan nahi du.

Orain arte, MediaWiki hainbat hizkuntzatara itzulita zegoen, ingelesera, espainierara, frantsesera, alemanera edo italierara adibidez. Orain euskaraz erabil daiteke Alianzok egindako itzulpenari esker.

Nola instalatu MediaWiki-en euskarazko itzulpena?

MediaWiki v1.8.2 (azken bertsio egonkorra) beti bezala instalatu ondoren, hizkuntza berri baten sorkuntza prozesua oso erraza da: 1) 'mediawiki-1.8.2' direktoriora joan zaitez 'languages' direktorioa irakurtzeko eta idazteko, alda itzazu bere baimenak '777'-ra (rwx|rwx|rwx) chmod komandoarekin. Zure FTP programarekin 'chmod' komandoa erabili dezakezu.

Hau eginda 'languages' direktorio barruan zar zaitez 2) 'mediawiki-1.8.2/languages' direktorioan fitxategi hau sar zazu eta 'LanguageEu.php' izena emaiozu

Fitxategia direktorio barruan ba zegoela esango dizu, eta zaharra ezabatu gure baduzun galdetuko dizu, baietz erantzun.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu