Duela aste batzuk eman genuen informazioa nola "guraso-kontrolerako sare" baten berri eman zuen Osakidetzak oso kanpaina publizitario trakets baten bidez. Tira, dena delako hori sare digitalen erabilpen osasuntsuago bat sustatzeko sortutako gida bat zabaltzeko zen; eta bere edukiak ez dira guztiz alferrekoak izango... Hortaz, hemen laburpen bat, proposatzen dituzten gomendioekin ingurune digital segurua sustatzeko.
Hona gomendio nagusiak:
Bat. Gailu digitaletarako pixkanakako sarbidea ematea, adingabeak hazten diren heinean. Pantailak eta mugikorrak gazte-gazte erabiltzen hastea garapen kognitibo eta sozioemozional eskasarekin lotzen da. Gainera, esposizio-denborak eragina du haurren eta nerabeen garunaren garapenean. Jarraibide hauek sarbide hori erregulatzen lagunduko dizute:
Bi. Ez erabili gailu digitalik 6 urtetik beherako haurrak daudenean. Haurraren aurrean pantailak eta mugikorrak erabiltzeak arreta-falta eragin dezake haren premiak interpretatzeko eta horiei erantzuteko. Eta behar dutena da zaintzaile sentikor bat, presente eta prest dagoena.
Hiru .Gailu digitalak erabiltzeko arau komunak adostea. Familiari laguntza aktiboa emateak pentsamendu kritikoa eta erantzukizuna sustatzen ditu. Haurrekin eta nerabeekin erabilera-arau komunak adostea; adibidez:
Lau. Gailuei aldizkako berrikuspenak egitea adingabeekin. Zure ikuskapena oso garrantzitsua da Internetek dakartzan arriskuetatik babesteko. Behin adingabeak sarean sartu ondoren, jarraibide hauek proposatzen dizkizugu:
Bost. Gailuak erabiltzean jarrera egokia izateko heztea. Gailu digitalak luzaroan erabiltzeak ikusmenean, entzumenean, muskuluetan eta hezurretan lesioak izateko arriskua dakar. Garrantzitsua da:
Sei. Pantailarik gabeko errutinak eta jarduerak planifikatzea. Bizitzako lehen urteetan jarduera alternatiboak eta ohitura jakin batzuk planteatzeak eragin positiboa izango du haien garapenaren dimentsio guztietan. Denbora gordetzea irakurtzeko, jateko, ariketa fisikoa egiteko, airezabaleko jarduerak egiteko, familian jolasteko eta sozializatzeko.
Gida bere osotasunean, hemen.
Erantzun
Sartu