Trafikoaren egoera ezagutu ezinik
Jaurlaritzak ba omen du trafikoaren egoeraren berri ematen duen webgunea: Trafikoa.net. Behin eta berriz iragartzen dute komunikabideetan, eta haraxe jo dut informazio bila.
Portadan mapa nahastoso bat. Mila aukera zail, bilaketa aurreratuak eta ikur ezezagunak. "Trafikoaren egoera orain" izeneko atal bat ere badauka. Firefoxen arazoak eman dizkit, eta Explorerren ez dit ezer esaten. "Zer errepide daude itxita?" Horixe jakin nahi dut. Ezin.
"Berriak" atalera joan naiz, eta informazio baliotsua eman dit: "Haurrak kotxean ondo lotzeko modu egokia".
Jaurlaritzarena utzi, eta DGTaren webgunera jo dut: Dirección general de tráfico. Oraingo honetan, albiste destakatuak daude portadan: Prentsa ohar interesgarri bat ("Exhibición de los medios de actuación de la Guardia Civil de Tráfico ante un accidente"), eta "Ultima hora" izeneko atalean, gaurkoa bezalako egun batean preamia-premiakoa den albisteinformazioa ("El circuito de Jerez recibirá 55.000 motocicletas").
Nafarroakora heldu naiz, hirugarrenik, kuriositatez (gaur ez daukat Nafarroara joateko asmorik). Oraingoan bai. Goizean zehar eguneratutako informazioa, zehatza; errepideen egoeraren azken orduko berriak. Leitzaran zabalik dago (baina kontuz); Urbasa, Larrate, Orokieta eta Belagua itxita. Tira, ez du esaten "itxita", "cerrados" baizik. Badakizue.
Gure inguruko zenbait herri-komunikabidetara jo dut. Hor bai, hortxe aurkitu dut behar nuen informazioa, eta euskaraz. Goiena.net, Uztarria, Elgoibarren, eta abar. Informazioa euskaraz, eguneratuta, eta txukun erakutsita. Eskerrik asko.
Errepideen egoeraren berri jakin nahi baduzue, badakizue nora jo.
Erantzunak kargatzen...