Asteburuan Eutsi filmea ikusten egon naiz. EITBren webgunean asteburuko bigarren filmerik ikusiena izan dela ikusi dut. Filmeak berak eta publikoaren asistentziak hainbat gogoeta eragin dizkit
Donostia eta inguruko herrietako talde gazteei beren musika hedatzeko aukera emateko asmoarekin, Donostiako Piratek I. Musika Lehiaketa antolatu dute.
Joan zen astean argitaratu zen agindua eta dagoeneko www.ikerbasque.net dominioan, sarean dago Ikerbasque Fundazioa - Zientziarako Euskal Fundazioa. Ingelesez dago soilik eta senior ikertzaileentzat 30 kontratu eskaintzen dituzte.
Joan den astean Jaurlaritzak aurkeztutako eskoletako hizkuntza ereduen eraldaketa proposamenean, azterketa mardulak datoz, datuz beteak. Beste eduki batzuen artean, lau batzorderen artean osatutako txostena agertzen da, eta haren pasarte batzuk ekarri ditugu hona, galdera interesgarri bati erantzuten saiatzen direlako: Zer dago eskolaren esku, eta zer ez?
ORIOko HERRI IKASTOLAKO ikasleen lanak dituzu irakurgai martxoak 9tik, Euskonews Gaztearen seigarren alean.
"US Presidential Speeches Tag Cloud" webgunean, AEBetako presidenteen diskurtsoen etiketa-lainoak erakusten dituzte, presidentearen eta urtearen arabera antolatuta.
Paperean Gara-rekin banatu da Gaur8, euskarazko larunbatetako gehigarri berria. Eta sarean ere badago, Gaur8.info , blog komunitate berri batekin eta euskal blogosferaren agregatzaile batekin.
Gaur 2007ko martxoaren 9an abiatu dugu Bazka aldizkaria. LITERATURAREN SOZIOLOGIA BATERAKO du azpi-titulua. Horrek adierazten du zein den aldizkariaren helburua.
Donostiako Kursaalean, UEUk antolatuta. Hizkuntza Politika Gizartean jardunaldia izango da martxoaren 23an. Lau ardatzen inguruan antolatu da egitaraua: Hizkuntza Politikaren garapena HERRI ERAKUNDEen esku; HEZKUNTZA FORMALA eta Hizkuntza Ereduak. Hedabideak eta hizkuntza politika; eta GIZARTE ERAGILEen ekarpena.
Katixa Agirre Miguélez (Gasteiz, 1981) bere lehenengo narrazio liburuarekin datorkigu, ahotsik altxatu gabe baina ofizioa menderatzen duenarekin segurtasunez. Dudarik gabe, zer gozatua emango duen idazlana, eta etorkizunean oso kontuan hartu beharreko idazlea.
Duela egun batzuk aurkeztu zen Bilboko Merkataritza Ganbara eta Bizkaiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren ekimena den Barrixe.com Bizkaiko Berrikuntza Behatokia. Hasieran RSSak izena emanda zutentzat ziren bakarrik, orain bistan ipini dituzte.
Tontxu Campos EAEko Hezkuntza sailburuak A, B eta D ereduen eskema gaindituko duen ikasketa marko berri bat proposatu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Agerpenean azaldu duen txostena, powerpoint mardul bat, sarean dago jada, eta atal batzuk atera ditugu handik.
Universitat Autònoma de Barcelonako Departament de Filologia Catalana -k kaleratu duen deialdi publikoak dioenez lizentziatua edo goi-mailako tituluduna izan behar du lektorea, hizkuntzalaritzan edota literaturan espezializatua. Euskal Filologian lizentziatua ez bada, euskararen gaitasuna egiaztatu beharko du (EGA, adibidez).
IMH Sarien 5. edizioa: Makina Erremintaren Institutuak enpresei zuzendutako deialdia ireki du webgunean aurtengo ikasle ohi aipagarria proposatzeko. IMH Sariak ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei errekonozimendua egiteko antolatzen ditu Makina Erremintaren Institutuak. Aurtengo Sari banaketa martxoaren 30ean izango.
Bizkaiko Haur eta gazteentzat III. Ibilarte marrazki lehiaketa antolatu du Ibilaldiak. Aurtengo Ibilaldiko kantaren izenburua Zubitik Salto da, Zubi Zaharretik salto; salto euskararen ibaira!, mundu guztia euskara erabiltzera gonbidatuz. Horregatik, aurtengo Ibilarte Marrazki Lehiaketako gaia : Zubi zaharra izango da.
Otsailaren 26an hasi zen Deustuko Unibertsitateko ESIDE fakultateko Zientzia eta Letren astea edo ESIDE WORDS astea. Aste honetan daude pil-pilean antolatu diren blog, programazio, bilaketa edo mikroboten lehiaketak, jolasak, sketchak, ikastaroak, hitzaldiak, etab.
Gipuzkoako Foru Aldundian, euskara-ezagutzaren eskakizuna komeni denean ken daitekeen zerbait dela erakutsi dute. Esplikaziorik batere gabe, GFAk bere Administrazio Orokorreko Teknikariei euskara zertxobait gutxiago eskatuko die. Gora hizkuntza-planifikazioa!
Etorkinentzat Hiztegi Industriala kaleratu du Eibarko Udaletxeak IMHren elkarlanarekin. Hiztegia sei hizkuntzatan dago: euskara, gaztelera, frantsesa, portugesa, errumaniera eta arabea eta IMHko web orritik du sarrera.
Josu Juaristi GARAko zuzendariak bere bloga jarri du gaur abian. "Komunikazio aktiboa sustatu nahi dugu, irakurle aktiboekin batera, teknologia berriek eta komunikabide digitalek eskaintzen dituzten aukerak baliatuta", jakinarazi du. Bertan zintzilikatu dituen lehenengo bi mezuetan, datorren larunbatean argia ikusiko duen proiektu berri bat iragarri du. "Gaur8" du izena eta martxoaren 10ean argitaratuko da estreinakoz, euskara hutsez.
Joan de ostiralean XIII. CAF-Elhuyar sariak banatu ziren Elhuyar Fundazioan . Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatu ziren aurtengo edizioan. Migel Mari Elosegik idatzitako Ubideetako heriotzak. Energia berdearen ondorio beltza artikuluak jaso zuen lehenengo saria.