Teknologia albisteak

Kulturkaria, Kulturaren Euskal Behatokiaren buletin elektronikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-03-20 : 16:03

Eusko Jaurlaritzaren organo bat, Kulturaren Euskal Behatokia, buletin elektroniko bat banatzen hasi da e-posta bidez (jasotzaileen artean baimenik eskatu gabe, dirudienez): Kulturkaria.

Kulturkariaren 0. ale honek bost artikulu nagusiren erreferentzia dakar, eta orri honetan aurkituko duzu haietarako lotura. Aipagarrienak, Ramón Zalloren testu bat, Kulturaren Euskal Planaren balantzea eta garapen-ildoak eta Behatokiaren 2006ko jardueren eta 2007ko Ekintza Plana berri ematen duen albistea.

Albiste laburren artean, zibergizarteari buruzko natzar baten berri eta Ramon Zalloren beste testu baten aipua, Euskal Herria gaur liburuaren berri.

Buletina Listserv sistemarekin banatzen da, eta euskarazko bertsioaz gain, erdarazko beste batzuk ere badaude.

Zeuk izenik eman gabe apuntatu bazaituzte, orri horretan harpidetza eteteko aukera omen daukazu, baldin eta badakizu erabiltzen dituzun e-posta helbideen artean zein gehitu duten beren datubasera.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago