Teknologia albisteak

Oscommerce-ren euskararako itzulpena

Erabiltzailearen aurpegia
david - Alianzo
2007-03-20 : 09:03

Oscommerce interneten zure denda sortzeko sistema bat da. Proiektuaren webgunea (deskargatzeko, gidaliburuak) hau da:http://www.oscommerce.com/

Oscommerce PHP eta MySQL-en oinarrituta sortu da eta, hori dela eta, Interneteko web zerbitzari gehienetan instalatu daiteke. Librea da gainera, eta horrek dohainik erabili daitekeela esan nahi du, eta gainera edozeinek alda dezake kodea askatasun osoz, baita berriz banatzeko ere.

Oscommerce multierabiltzaile eta multihizkuntza denda sistema bat da eta horrek sistema berarekin hainbat hizkuntzetan web-gune administratu daitezkeela eta hauek hainbat hizkuntzatan idatzi daitezkeela esan nahi du.

Nola instalatu OsCommerce-en euskarazko itzulpena? OsCommerce beti bezala instalatu ondoren, hizkuntza berri baten sorkuntza prozesua oso erraza da: 1) 'oscommerce' direktoriora joan zaitez 'languages' direktorioa irakurtzeko eta idazteko, alda itzazu bere baimenak '777'-ra (rwx|rwx|rwx) chmod komandoarekin. Zure FTP programarekin 'chmod' komandoa erabili dezakezu.

Hau eginda 'languages' direktorio barruan zar zaitez.

fitxategi hau sar zazu eta deskonprimitu ezazu

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago