Sustatu logoa Teknologia albisteak

Iruñerrian irratsaio berri bat euskaraz

“Ilunafarra” du izena eta ostegunero emango da gaueko bederatziak eta hamarrak bitartean Nafarroako Unibertsitateko Irratian (98.3 FM). Informazioa eta entretenimentua uztartzen ditu eta ikasleek eginikoa da bere osotasunean. Internetez zuzenean entzun daiteke www.unav.es/98.3 atarian (Real Player programarekin) eta Podcast bidez ere gorde daiteke osteguneroko saioa.

Lehenengo ordu erdia betetzen du informazioak. Astean zehar kultur edo gizarte alorrean zeresana eman duen gairen bati buruzko deklarazioren bat jaso eta elkarrizketa bat burutzen da hasteko. Ondoren, Asteko Irrintzian, pare bat minutuko hausnarketa egiten dute gure gizarteko profesional eta erreferente ezagunek. Kontrakarrean atalean, komunikabideek sarri ahazten dituzten gaiak jorratzen dira, elkartasunaren edo garapenaren ingurukoak gehientsuenetan.

Ilunafarreko bigarren zatian The Fermin Connection izeneko irratinobela umoretsua plazaratzen da. Umorearekin jarraituz, bere xelebrekeriak kontatzen dituen pertsonaia berezi batek bisitatzen du irrati estudioa. Saioa amaitzen joateko zuzeneko musika: astero euskal talderen bat hurbiltzen da Nafarroako Unibertsitatera bere kantuak eskaini eta elkarrizketa bat emateko. Bukatzeko, datorren saiora bitartean Iruñerrian egin daitezkeen ekintza kulturalen berri izando du entzuleak.

Ikasleen ekimenez, euskaraz ordubetez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu