Hezkuntzan numerikoaren erabilpenari buruzko egunaldi handi batetara gonbidatzen zaituztegu, martxoaren 28an, Endarra kolegioan, Angelun.
Deneri idekia eta urririk den egunaldi honetan, erakasleek, ikasleek eta formatzaileek, tresna numerikoen erabilpena aurkeztuko dute, gai orokor batzuen inguruan: ura eta garapen iraunkorrak, zientziako eta historia-geografiako erakasleak hala nola interesatuko ditu : nola erabili taula digitala karta numerikoen lantzeko, guneen begistatzeko karta batean, tokiko ikerketa baten emaitzen aurkezteko, eta mugaz bestaldeko ikastetxe batekin lan egiteko tailer online batekin.
Elbarritasuna eta ikasleen berdintasuna ere egunaldiaren erdian izango dira: ikusiko dugu nola mp3 tresnen erabilpenak, oso merkeak gaur egun, ahozko edukiak emaiten ahal dizkien ikasleer elbarritasun konitiboen saihesteko. Hori, grabaketarako software libre bat erabiliz, urririk eta oso sinplea. Polonian egina izan den projektu europear baten ordezkari batzuek web edukien eta tresnen sinplifikazioa aipatuko digute.
Hizkuntzen ikasketa egunaldiaren gai garrantzitsu bat izango da: jada urte bat ta erdi iparraldeko klaseetan, tresna numeriko berriekin, hamar bat gaztelerako erakaslek daramatzate lan egiten haien erakaskuntzaren hedatzeko klasetik kanpo. "e-espagnol" deitutako konzeptua oso berritzailea eta sinplea da: mp3 tresnak hizkuntza laborategi mugikor gisara baliatzen dira. Gaur egun, pirineo Atlantikoko Kontseilu Orokorrak mp3 tresnak banatu dizkie 22 kolegioko 1731 ikasleri. Esperientzia egin duten erakasleek goi mailako helburuak finkatu dituzte, izan ere, garatzen dute komunikatzeko joera ikasleak hizkuntzan osoki murgilduak mantenduz, eta gehiago praktikatzeko aukera emanez. Gainera, tresna sinpleen erabilpenak erakasleak laguntzen ditu erreportaiatxoen eginarazten, irakurketa txapelketen antolatzen, bikote españolekin harremanak erresten.
Konzeptu honek bere ondorioak jada erakutsi ditu: erakasleak ohartu dira hobekuntzak izan zirela bai hizkuntzarekiko harremanetan, bai erranmoldeen aberastasun mailan, bai ahozkeraren kalitatean. Ondarrearen ikerketak eta arbasoen memoria biziaren gordetzeak, lan ingurune numerikoen erabilpen erresa linean ikusteko aukera emango dute. Tresna horiek, azkar hedatzen direnak, ikasleak eta erakasleak laguntzen dituzte deskubritzeko eta aurkezteko projektuen garatzen, gainera gauzatzeko sinpleak eta sustagarriak direnak: argazkilaritza numerikoaren erabilpen erresa ondarre natural eta arkitekturalaren aztertzeko, taula digitalen erabilpena linean deskubriketak egiteko bisita baten aurretik eta ondotik, edo ikasleen aurkezpenen laguntzeko, edo oraindik grabaketarako tresna mugikorren erabilpena tokiko aberastasunetaz eta historiaz lekukotasunen biltzeko.
Argumentazio eta idazketa lanak, mahaininguruen medioz interesgarriak izango dira hizkuntza eta literatura erakasleentzat: nola sortu baldintzak ikasleen idazketak kalitate hobekoak eta ugariagoak izan daitezen, "chat"aren zepoan erori gabe.
Lan ingurune berriak aurkeztuak izango dira, espezialistak ez diren erakasleek erakutsi adibiden bidez: tresna horiek, linean, pasa hitzen medioz eskuragarriak, laguntzen dute harremanetan diren taldeen sortzen interneten, segurtasun osoan, komunikazioaren erresteko kolegio bat eta bere sektoreko ikastetxeekin, aktore kulturaleekin, beste europear ikastetxe batekin.
Egunaldia aberatsa izango da beraz esperientzien aldetik.Tailerak, frantsesez, gazteleraz, euskaraz, inglesez, alemaneraz, eta okzitandarrez, lagungarriak izango dira harreman berrien sortzeko, ideia berrien aurkezteko eta biltzeko. Pozik izango gara zuen errezebitzeaz. Sartzea urririk da eta izen emaitea beharrezkoa web gune honetan , zure egitarauaren aukeratzeko eta etortzeko egunaldiaren parte batentzat bakarrik edo egun osorako.
Informazio gehiagorentzat: http://www.28mars.org
Erantzun
Sartu