Hala nola Youtube bideoetarako, erabili dezakezu Scribd Excel, Word eta PDF dokumentuetarako. Sarean gordetzeko aukera, eta webgune baten bidez beren itxura originalean erakusteko modua ematen du.
Dokumentuak partekatzeko aplikazio bat da, baina kargatzen dituzun dokumentuak formatuz konbertitzen ditu, eta gainera, bi aukera aipagarri:
Hau da, Youtube-ko bideo jogailua han-hemenka nonnahi ikusten den bezala, egin dezakezu zure blogean edo webgunean dokumentu bat bere itxura originalean erakusteko modua, inork dokumentua jaitsi beharrik izan gabe.
Era honetako dokumentuak hartzen ditu Scribd-ek:
Powerpoint-arekin ez dugu aprobarik egin, ze horretarako badago beste aplikazio zehatz bat, Slideshare, egokia iruditzen zaiguna (hona adibide bat). Baina Word, PDF eta Excel orriena probatzeko, hiru dokumentu igo ditugu, eta beste orri honetan itsatsi ditugu Flash aplikazioaren kode lerroak, zeuek ikusteko.
Word eta Excel dokumentuen kasuan, PDF-ra bihurtzen ditu, eta PDF-aren flash ikuskatzaile berdinarekin itsats ditzakezu zeurean. Dokumentu horien HTML bertsio bat ere sortzen du (antzekoa egiten du, Gmail-ek, erantsitako PDF eta Doc dokumentuekin).
Adi, dokumentuen moldatzen denbora pixka bat har dezake, eta ez beti arrakastarekin. OpenOffice dokumentuen konbertsioa faltan botatzen dugu, noski.
Erantzun
Sartu