Wifi doan eraikin publikoetan?
Gaia Eibartarrak zerrendako mezu truke batean irten da, eta handik atera ditugu datuak.
Donostiako Udalak bere liburutegi nagusiaren inguruan eta beste toki batzuetan zeukan wifi sare doakoa ordainpeko bihurtu behar izan zuen. Hala ere, badaude tokiak non wifi konexioa lor daiteke erakunde publiko baten egoitzan, eragozpenik gabe, adibidez Donostiako Foru Aldundiaren Koldo Mitxelena Kulturunean.
Nonbait ezin duzu Wifi konexioa doan eman, gutxiago administrazioak, beste batzuk hori saltzen ari direnean. Arazo berdina da liburutegietako bideoekin, itxuraz. Legez ezin da bideo prestamorik egin, bideoklub lizentzia ez baduzu behintzat. Horren itzulingurua egin dezake liburutegiak, bazkideentzako txartela dutenentzat soilik utziz bideoak (egiten den bezala). Wifiarekin berdin joka ote daiteke, doan?
Gaiaren inguruan, bi testu iritsi ziren Legebiltzarrera aste honetan, eztabaidarako.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalbidetu dezala WiFi sarearen bitartez Internetera doan konektatzeko aukera instituzioen eraikin nagusien inguruan (hiru foru lurraldeetako Jaurlaritzaren egoitzetan), bai eta Eta Eusko Legebiltzarrean ere".
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio erraztasunak eman ditzala Internet haririk gabeko teknologien bidez baliatzeko, ahalbidetuz doan konektatzeko aukera Eusko Jaurlaritzak hiru foru lurraldeetan dituen eraikin instituzional nagusietako eremu publikoetan.
Lehen proposamenak doakotasuna aipatzen zuen... Azkenean, atzo onartu zen testuak ez du halakorik bere idazkuntzan. Hiru puntuko testu bat da:
Eusko Legebiltzarra:
- Pozten da Eusko Jaurlaritzak leku publikoetan WIFI teknologia duten haririk gabeko sareak ezartzeko erraztasunak ematearren, hala nola, udaletxeetan, hoteletan, landa-etxeetan, kongresu lekuetan edo KZGuneetan, bai eta bere eraikinetan ere.
- Lan ildo horretan jarrai dezan animatzen du Eusko Jaurlaritza
- Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio azter dezala, hala badagokio, haririk gabeko teknologiak erabilita Interneterako sarrera jartzeko dauden aukerak Jaurlaritzaren eraikinen inguruan hiru lurraldeetan, egungo arau juridikoak kontuan izanik.
Erantzunak kargatzen...