Tabacalerarentzat izen bila
TABAKOTEGIA balitz, tira, baina behin izena aldatzen hasita, hobe litzateke izanari hobeki erantzungo dion besteren bat aurkitzea. Ez ahantzi, behin eta berriz entzungo dugun izena izango dela, eta hobe, beraz, egokia jartzen bazaio. Seguru asko ez digute kasurik egingo, baina zergatik ez saiatu? Agian proposamen ederrak sortuko dira hemen. Sorkuntzaren gune irekia ez du izan nahi, ba, TABACALERAk? Txarren txarrenean, izenak baztertzeko balioko du. Ez ala? Neu hasiko naiz, lotsa apur batez: IOLA. Bai, IOLA. Irudi Ola-ren laburdura. Bigarren bat ere proposatuko nuke SOLA (Sorkuntza Ola), baina gaztelaniaren auzokidetzak kalte egiten dio. Ene ustez bi silabakoa behar luke, eta esaten erraza MOMA-ren antzera. Izan ere "Garaikide" hitz luzeegia da zernahitarako. Eta "Ikusentzuneko", zer esanik ez.
(Eta bide batez, txiste txar bat: Donostian, Urumea ibaiaren gainean dago TABACALERA, baina gehitxo izango da harentzat IBAIGANE proposatzea, ezta?)
Erantzunak kargatzen...