Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Web 2.0.ko tresnak ematen dituzten aukerez baliatuz, ekitaldiak Interneten eskegitzen hasi gara Elgoibarko IMHn.

edurne bilbao - Elgoibarko IMH
2007-04-10 : 11:04

Igo dugun azkena IMH Sariei buruzkoa izan da: Aurtengo ikasle ohi aipagarriari nahi genion saria eman baina arazo bat geneukan: Txinan zegoela egun horretan. Zer egin berarekin zuzenean harremana lortzeko? Internet, skype, webcam, ordenagailua, bideokamara eta "google-video" uztartu.

Hiru.com atariak bi sari lortu ditu Infografiaren Nazioarteko Sariketan

Hiru.com
2007-04-10 : 11:04

Hiru.com atariak bi sari nagusi lortu ditu Infografiaren Nazioarteko Sarien hamabosgarren edizioan: "Egiptoko Piramideak" izeneko infografiak zilarrezko domina lortu du, eta hiru.com atariak berak 2006an egindako lanengatik ere saria jaso du.

7

Opentrad.org-en euskararako itzulpena berraktibatuta

Ibon Aizpurua Ugarte - Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
2007-04-04 : 14:04

Aldi bat desaktibatuta egon ondoren gaur jarri da berriro ere martxan Opentrad itzulpen automatikoko sisteman gaztelania-euskarazko itzulpenak egiteko baliabidea (www.opentrad.org).

3

Repsol YPF etxearen webgunea euskaratua

Miriam Tagle - Elebi Taldea
2007-04-04 : 10:04

Repsol YPF etxeak egunotan aurkeztu berri du web orri eguneratua (www.repsolypf.com). Web orriaren itxura eta egitura goitik behera aldatzeaz gain, gaztelaniatik Estatuko hizkuntza ofizial guztietara itzuli dute: euskarara, galizierara eta katalanera.

300, filma eta komikia

Beñat Irasuegi - e-gorblog-etik
2007-04-03 : 12:04

Karteldegian dago, 300 filma. Komiki liburu batean oinarritua egonik, espero genuen Igor Leturiaren blogean iruzkina, eta etorri da, baina berak sinatuta barik, Beñat Irasuegi kolaboratzaile berriaren izenean. Handik hona ekarri dugu, bere copyleft lizentziari esker.

Mobilmetrai lehiaketa: %100 ingurune mobila

Ivan - AMASTÉ Comunicación agentziatik
2007-04-03 : 09:04

Zure inguruneari buruzko mobilmetrai on-line lehiaketa. Proposamen honen funtsa nerabeek Mobilmetraien (mugikorrarekin grabatutako 60 segundo baino gutxiagoko bideoak) bidez, bizi diren lekuari buruzko hainbat ikuspuntu erakustea da.

1

Zumarra.net: Zumarragako udal administrazioa aztergai

Patxitrapero - Zumarraga
2007-04-02 : 04:04

Patxi Iraeta Zubeldia naiz, Zumarragako udaletxean udaltzain. Web-orri bat sortu det, eta beronen berri eman nahi dizuet. Maiz hitzegiten da udalen funtzionamentu exkaxaz, eta udal politikak dituen ajeetaz. 1990. urtetik udaletxean lanean, udal administrazioaren gora-beherak barrutik ezagutzea tokatu zait, eta nere esperientzian oinarrituta, esan dezaket, Zumarragako udala ez dala salbuespena.

2

Gaztetxulo hilabetekaria GAZTEZULO bihurtu da

Aitziber Iartza - Gaztezulotik
2007-03-30 : 18:03

Sei urte pasatxoko ibilbidearen ondoren, goitik behera berrituta datorkigu GAZTETXULO aldizkaria. Kanpotik eta barrutik eraberrituta, izena eta izana aldatuta, etapa berri bati ekin dio gazteei zuzendutako euskarazko hilabetekariak. Izen aldaketa eta etapa berria? Bai, ondo irakurri duzu: aurrerantzean, Gaztetxulo GAZTEZULO bihurtuko da, gazte guztien zuloa, planeta, bilgunea izan nahian

Korrika Baztanen eta Iparraldean Zuzenan Xiberoko Botzan Internetez ere

Juan Etxenike - Euskal Irratiak
2007-03-30 : 17:03

Korrika 17 Baztanen eta Iparraldean dagoen bitartean Xorroxin Irratia eta Euskal Irratiak izeneko federazioa osatzen duten Xiberoko Botza, Irulegiko Irratia, Gure Irratia eta Antxeta Irratia, zuzeneko irrati jarraipena ematen dute.

1

Tabakalera: izenaz haratago, edukiaz

inaki irazabalbeitia
2007-03-30 : 11:03

Donostian zabaldu den kultura garaikidearen erakusleku izango den zentroaren izenaz jardun zuten, sutsu, duela egun batzuk sustatuzaleak.

Euskarabila Ipuin Erotikoen 12. lehiaketa

Mikel Iñigez de Onsoño - Euskarabila, Basauriko Euskaldunon Elkartea
2007-03-30 : 10:03

Basauriko Euskarabila elkarteak Ipuin Erotikoen 12. Lehiaketa antolatu du. 1991an edo lehenago jaiotako edozeinek parte har dezake lehiaketan eta apirilaren 20a baino lehenago aurkeztu beharko dira ipuinak. Lehiaketaren irabazlearentzako saria 500 eurokoa izango da.

Yahooren e-posta kontu berriak mugarik ez

Sustatu
2007-03-29 : 14:03

Horrela saldu du Yahook bere e-posta kontu berria: "infinituraino eta urrunago" iristen omen da. Hau da, ez dauka leku mugarik, eta nahi adina mezu eta fitxategi gorde ahalko dituzu bertan. Google vs. Yahoo gerraren beste urrats bat.

2

Urte bat ahoz aho

Enkarterriko Berbalagun - Enkarterriko Berbalagun
2007-03-29 : 10:03

Enkarterriko Berbalagun egitasmoa orain dela urte bete jaio zen Enkarterrin euskarak bizi duen egoera larriari aurre egiteko. Aurten teknologia berrien indarra eta ahalmena kontuan hartuz Enkarterriko Berbalagun bloga jarri dugu martxan.

6

Kafea 80 zentimoan

Joseba - etxetik
2007-03-28 : 12:03

ZPren kafea denontzat: merke askoa. Espainiako telebistan herritarren galderak erantzuten ari zela, Espainiako presidente Zapaterori kafea kalean zenbat kostatzen den ba ote dakien galdetu zion iruindar batek. Baietz, bazekiela, 80 zentimo.

7

Twitter, mikroblog, elkarrizketa edo komunitate modakoa

Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2007-03-28 : 10:03

Modako web aplikazioa da: Twitter, mikrobloga egiteko, kontaktu sare bat izateko, SMS eta web formatuen artean esperimentatzeko... Dagoeneko bada euskaldunik egunero erabiltzen duenik.

2

Europar Batasunaren terminologia euskaraz

Sustatu - Bizkaiko Foru Aldundia
2007-03-27 : 17:03

Bizkaiko Foru Aldundiak Europar Batasunak darabiltzan agiri eta datu-baseak eratzeko erabiltzen den terminologia euskarara itzuli du. Itzulitakoa Eurovoc deituriko hiztegi edo katalogoa da, Europar Batasuneko datu-baseak antolatuz horien kontsulta errazten duen katalogoa, hain zuzen.

Historia Euskal Curriculumean

Ainhoa Latatu - UEU
2007-03-27 : 12:03

Euskal Curriculuma denen ahotan dagoen garai hauetan, Historiako esparruan dauden kezkak nolabait argitu eta beraren inguruan dauden ikuspuntu ezberdinak jorratzeko helburuarekin antolatu ditu UEUko Historia Sailak aurtengo Historialari Euskaldunen IV. Topaketak.

4

Euskalbar 1.95

Julen Ruiz Aizpuru
2007-03-27 : 09:03

Kodean aldaketa sakonak jasan ondoren eskuragarri dago Euskalbarren 1.95 bertsioa. Nobedade nagusia ingelesezko hiztegietan kontsultak egiteko aukera da.

Telebistaren inguruan Bageraren asteazken kulturaletan

Bagera Elkartea - Bagera Elkartea
2007-03-26 : 12:03

Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako Asteazken Kulturalen baitan, "Telebista: programazioa, arrakasta..."-ren inguruko hitzaldia izango da, Martxoaren 28an, 19:30ean, Koldo Mitxelenako Kulturunean. Hizlaria: Edorta Arana, EHUko ikusentzunezko irakaslea.

Euskonews Gaztea. Gazteentzat, gazteek egina

Zuriñe
2007-03-23 : 14:03

Ostiralero kaleratzen den aldizkari elektronikoa da Euskonews Gaztea. Euskal Herriko ikastetxe desberdinek hartzen dute parte aldizkaria egiten eta astero talde horietako batek du tartea webgunean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››