Teknologia albisteak

Emule-n euskarazko edukiak eskuratzeko behar genuena

Erabiltzailearen aurpegia
Txus Sanchez
2007-03-14 : 13:03

Hona hemen webgune praktiko bat. Emule p2p saretik euskarazko edukiak jaisteko leku bat, Euskal-encodings.com , elink bilgune euskalduna. Dragoi Bola Z, pilota partiduak, denetik apur bat.

Emulek elink bidez funtzionatzen du. Gutxi gora behera interneteko esteka edo lotura baten antzerakoa da. Hitz gutxitan: elink-a Emule zerbitzarien hash batekin funtzionatzen du eta zerbitzariek jartzen zaituzte kontaktuan zu eta hornitzailea.

Emulen zeozer bilatzen duzunean Google antzerako zerbitzu bat erabiltzen duzu. Honek emaitzak bueltatzerakoan, elinkak sakatu baino ez duzu behar egin (edo zure eDonkey sare bezeroari elinka eman). Orduan, bezeroaren ilaran jartzen zara zuri fitxategia eman arte.

Elink-ak trukatu, jakinarazi, lortzeko lekua da euskal-encodings.com, beraz. Euskarazko edukiei dedikatua, eta era berean eztabaida foro gisa antolatua.

Gorabehera gutxiagorekin, pilota partiduak jaitsi nahi dituzula? Instalatu Emule, eta pilotari buruzko azpi-foro honetan egin klik elink-etan.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago