Sustatu logoa Teknologia albisteak

Andoni Sagarna euskaltzainaren bloga

Sustatu
2007-03-16 18:03

Bloglines-en dauka bloga Sagarnak: Iparrorratza du izenburu. Jende gehienak feed edo jario irakurgailu bezala erabiltzen du Bloglines, baina egia da nork bere bloga argitaratzeko balio duela. Horrez gain, Flickr-en ere badu kontua, eta, ematen duenez, baita Tagzanian ere.

Interneten esperientzia duen ingeniaria da Sagarna. Zenbait urtez Plazagunea enpresan lan egin izan du, eta orain, Elkar enpresa-taldeko I+G+b arloko zuzendaria da. Urtarrilean, euskaltzain oso izendatu zuten.

Sagarnari buruzko datu gehiago, Gutenberg galaxian, eta datuez gain, gonbite bat: datorren astean elkarrizketa egingo diote Gaur8rako, eta galderak egiteko txanda irekita dago, utzi erantzuna hantxe bertan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu