Duela aste batzuk aipatu genuen nola Hezkuntza eremuan adimen artifiziala erabiltzeko gida argitaratu den euskaraz. Haren edukiei erreparatu diegu artikulu honetarako. Badaude zenbait azalpen eta adibide txat edo berriketako AA batekin nola jardun, baina beste era bateko AA batzuk, funtzio osagarriak dituztenak, ikastetxean erabilgarri izan daitezkeela nabarmentzen du gidak.
Adibidez, goiko irudi honetako AA sistema batzuk.
Tresna horietako bakoitzak doako eta ordainpeko aukerak ditu. Doako bertsioak mugatuta egoten dira, bai erabilera-kopuruari bai kalitateari dagokienez.
Canvaren kasuan, diseinu lanak egiteko, irakasleek doan dute eskaera eginda, eta euskaratuta dago. Perplexity doan da, bilatzaileak izan ohi diren bezala, eta interfazea euskaraz ez dagoen arren,
NotebookLM aplikazioaren gaitasunei buruz, berriz, idatzi izan dugu Sustatun zenbaitetan.
Gidak nabarmentzen duen beste atal bat da pentsamendu konputazionalarena da. Hau da, programazioaren printzipioak sartzea heziketan, Lehen Hezkuntzan bertan landu daitekeen gaia, eta adimen artifizialarekin landu ere. Gidak hiru baliabide aipatzen ditu espreski:
• Moral Machine (gazteleraz). MIT Media Lab-ek garatutako plataforma honek ibilgailu autonomoek aurre egin beharreko dilema etikoak aurkezten ditu. Egokia izan daiteke ikasleek teknologiaren erabileraren inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko.
• Code.org (euskaraz): Adin guztietako ikasleei programazioaren eta informatika-zientzien oinarriak irakasteko plataforma ezaguna da. Doako ikastaroak eta jarduerak eskaintzen ditu, pentsamendu konputazionala eta arazoen ebazpena sustatzeko.
• LearningML: AAren eta ikasketa automatikoaren kontzeptuak modu errazean irakasteko diseinatutako tresna bat da. Ikasleek honako zeregin hauek egin ditzakete: ereduak sortu, datuak bildu eta Scratch bezalako programazio-inguruneetan aplikazioak garatu, AA erabiliz.
Erantzun
Sartu