Teknologia albisteak

Tenochtitlan 3D proiektu libre ikusgarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:36

Tenochtitlan 3D unibertsitate-ikerketa proiektu baten emaitza da, Thomas Kole holandarrak zuzendua Mexikoko hainbat laguntzailerekin, eta irudiak egiteko software libreko GimpBlender eta Darktable tresnekin egina. Azteken inperioko hiriburuak 1518an zuen itxura berregin dute, espainolek hura menderatu eta funtsean suntsitu baino doi-doi lehenagokoa.

Texcoco lakuaren inguruan 5 milioi biztanleko komunitate bat zegoen, Tenochtitlan hiri nagusiak (200.000 biztanle) eta harekin hazkundearen ondorioz batu zen Tlatelolcok osatzen zuten nukleoa.

Mexiko Hiria Tenochtitlanen hondakinen gainean eraiki zen. Espainiar konkistaren ondoren, eraitsitako tenpluetako harria berrerabili zen. Aintziren parterik handienak lehortu zituzten, ubideak kale bihurtu zituzten. Jatorrizko metropolitik ia ezer ez da geratzen. Bere arkitekturaren aztarna batzuk besterik ez dira geratzen.

Berregiketa bisual hauek tenochtitlan.thomaskole.nl webgunean jarri dituzte, zeinak ingelesezko, gaztelaniazko eta nahuatl hizkuntzako bertsioak dituen (nahua, azteka edo mexika herriaren hizkuntza, bizi da oraindik Mexikon). 

Droneekin ateratako argazkiei esker, iraganeko hiria eta oraingo hiria alderatu daitezke, euskal ortofografiako GeoEuskadiko konparatzailean bezalatsu.

Goragoko irudia, zabalago:

Droneetako argazki modernoak zein 3D berregintzak irudi libre gisa banatu dituzte: 3D irudiak © cc-by Thomas Kole / Mexiko modernoko irudiak © cc-by Andrés Semo Garcia (SemoDron).

Erantzun

Sartu