Uni Encounter Ermuan, informatika jardunaldiak
2007-03-23 08:03
Informazio gehiago eta partaidetza ziurtatzeko ikastetxearen webgunera jo.
Martxoak 23 (Soilik zentruko ikasleendako ekintzak):
- Informatika eta musika. Aitor Gorosabel. Sutagar.
- Kazetari baten Informatika tresnak. Iker Aranberri. Eta kitto-ko kazetaria
Martxoak 24 de Marzo. Larunbata, JOKOEN EGUNA
- Counter Strike txapelketa
- GP4 Formula 1 txapelketa
- PS2, ProEvolution Soccer 6 txapelketa
Gainera, txapelketa arteko atsedenaldietan eta, oro har, giroa sortzeko DJ lehiaketa ospatuko da: DJ Cristian, DJ Blank, DJ Nanux, Djfredse
JARDUNALDI PROFESIONALAK, Martxoak 26 de Marzo. Astelehena
- Datu libreak ere bai: Geografia informazioa. Garikoitz Araolaza (CodeSyntax). Software askearen filosofiaren hedapena beste alor batzuetan ere informazio askearen beharra frogatzen ari zaigu.
- Ibilgailua 2.0. Iratxe Esnaola. Egun, 2.0 kontzeptua edota filosofia bizitzako edozein eremutan aplika daitekeela ematen du. Eta egia da. Elkarrizketaren, elkarlanaren, sarearen eta erabiltzaileen rol aldaketaren fenomeno birtuala ibilgailuetara ere aplika daitekeela ikusiko dugu ibilgailua 2.0 izenpean.
- linuxBIOS, garai berriak. Mikel Olasagasti. Sistema guztiz libreak izateko beharragatik, egungo BIOS itxiak irekiengatik aldatzeko proiektua. Azkarragoa, ziurragoa eta irekia, enpresa handien laguntzarekin (AMD, Google...) eta FSFren onespenez aurkezten den proiektua.
Martxoak 27 de Marzo. Asteartea SEGURTASUN EGUNA
- Etxelon - Etxeko espioitza sistema. Liher (Elurnet). Zer da Echelon? nor ari zaigu guri begira? posible al da ondokoaren komunikazioak bidean atzematea? egin dezagun froga bat... 00111010011011110111000. Gaur egungo komunikazioen segurtasunak oraindik zalantza asko sortzen dizkigu eta horregatik garrantzitsua da gure ahuleziak ezagutzea eta babesneurriak hartzea.
- Alberto Esteban (Laninfor). Aro digital berrian sinadura elektronikoaren aplikazio eta erabilera
- Svet Ivantchev (eFaber). Castellano Segurtasun automatikoko kopiak barne sarean. Bai! Oraingoan benetan!
- Martxoak 28 de Marzo. Asteazkena. HACK EGUNA
- Buffer Overflow. STI Zikloko ikasle ohia. Informatika ingenieritza ikaslea
- Pablo Garaizar Sagarminaga (ONTE - Universidad de Deusto). Kontrazeinu atxikigarrien berreskuratzea eta Kernel hacking. "Troianoek" sistema eragilearen guneak duen hesia gainditzen dutenean.
Erantzunak kargatzen...