Igo dugun azkena IMH Sariei buruzkoa izan da: Aurtengo ikasle ohi aipagarriari nahi genion saria eman baina arazo bat geneukan: Txinan zegoela egun horretan. Zer egin berarekin zuzenean harremana lortzeko? Internet, skype, webcam, ordenagailua, bideokamara eta "google-video" uztartu.
Iritsi zen eguna, joan den martxoaren 30a, eta gehiena prest geneukan. Gure ikasle ohi sarituak, Iagoba Agirregomezkortak, webcam-a erosi behar izan zuen honetarako. Horrela, ordegagailuari webcam-a atxikitu, skyperekin konexioa abiatu, kanoi erretropoiekzioaren bidez Areto Nagusian bildu ziren guztientzat bere irudia eta ahotsa proiektatu eta zuzenean egin genuen konexioa Iagobarekin.
Konexioan eten batzuk izan baziren ere, polita izan zen Txinan ilunabarreko 19.00etan zegoen laguna gure eguerdiko 13.00etan zoriondu ahal izatea. Guztia bideokamarekin grabatu genuen eta ondoren grabatutakoa DVD batera pasa, pasatakoa "video googlen" sartu eta sartutakoaren kodea gure webean sariei dagokion txokoan itsasi. Hori bai, euskaraz bakarrik sartu dugu oraingoan.
Aurreko udazkenean antzeko zerbait egin genuen, orduan hitzaldiak izan ziren (POI-Proiektuetan oinarritutako irakaskuntzari buruzko 4 esperientzia adierazi ziren) eta aldi bereko itzulpen zerbitzua egon zen ingelesa-gaztelera eta euskara-gaztelera. Hiru hizkuntzen grabaketa egin genuen hizkuntza bakoitza ordenagailu eramangarrietan grabatuz. Ondoren aurrekoan adierazi dugun bezala, googlen sartu genituen hitzaldiak hizkuntza guztietan.
Teknologia berriez baliatuz eta nire lankide ikteroen trebezia eta pazientziari esker lan emaitza duina lortu dugu.
Anima zaitezte horrelakoak egiten, elkar ditzagun teknologia berriak ekitaldi eta hizkuntzekin.
Erantzun
Sartu