Teknologia albisteak
1

Zumarra.net: Zumarragako udal administrazioa aztergai

Erabiltzailearen aurpegia
Patxitrapero - Zumarraga
2007-04-02 : 04:04

Patxi Iraeta Zubeldia naiz, Zumarragako udaletxean udaltzain. Web-orri bat sortu det, eta beronen berri eman nahi dizuet. Maiz hitzegiten da udalen funtzionamentu exkaxaz, eta udal politikak dituen ajeetaz. 1990. urtetik udaletxean lanean, udal administrazioaren gora-beherak barrutik ezagutzea tokatu zait, eta nere esperientzian oinarrituta, esan dezaket, Zumarragako udala ez dala salbuespena.

Urte guzti hauetan irabazitako ezaguera partekatu nahi nuke Zumarra.net web-orriaren bidez. Helburuak asko dira, hala nola: nere herritarrei iristen ez zaien informazioa heleraztea; udal administrazioaren hutsuneak agerian jartzea, konponbideak proposatzea, eta beste asko. Udalak ondo egindakoak ere aipatuko ditut, legezkoa dan bezela.
    Hala ere, egitasmo zabalagoa izatea nahi nuke nere toki hau. Ez bakarrik Udalaren inguruko gaiak aztertu, baizik eta herriko gauzak ere, nere herriko tokiak, pasadizoak, jendea… Hoiek guztiak bildu eta erakutsi.
      Teknologiak egunero opari berriak ekartzen dizkigu eta internet abantailez josten: telebista, bideoak, audioa, argazki eta dokumentuen gordailuak, bilaketak egiteko baliabideak, eta abar luze bat. Guzti hoietaz baliatuko naiz, web orri hau ahalik eta aberatsena izan dadin.
        Hizkuntzaren aldetik, aukera berritzailea hartu det: erdaldunak ere izango du zer irakurria. Albiste batzuetan ez du euskeraren beharrik izango. Beste askotan berriz, euskeraz zabalago dagoen informazioaren egarriz geratuko da ezinbestean. Hurbileko gaiak diren aldetik, berari ere badagozkionak, euskeraren premia sentituko du. Erdaldunek hain gutxitan sentitzen duten sentimentu mikatz hori; beharbada, euskera ikasteko bultzadatxoa gerta dakiekeena.
          Egitasmo pertsonala dan aldetik, ezin ugaritasuna ziurtatu, baina ia egunero mokaduren bat izateko aukera izango dezuela, hori seguru.
            Interesa duenak, klika dezala gainean, atea beti zabalik izango du eta.
              Zumarra.net

                Erantzunak

                Patxitrapero
                2007-04-04 : 10:45

                Lehendakariari zuzendutako bideoa, informazio eske. Bestalde, Scribd-en erabileraren adibide bat. Benetan aplikazio bikaina.

                  www.zumarra.net

                  Erantzun

                  Sartu