Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskonews Gaztea. Gazteentzat, gazteek egina

Zuriñe
2007-03-23 14:03

Aste honetako Euskonews Gaztea - http://gaztea.euskonews.com - aldizkaria Gasteizko Olabide ikastolako lantalde batek egin du. Hainbat artikuluz osatuta dago; Gasteizko auzoak, 1976ko martxoaren 3a, Mercedes lantegia edota Betagarri musika taldeari buruz idatzi dute.

Astero ikastetxe bateko lantaldearen lanak kaleratzen ditu. Hala, gazteei tokiko historia landu eta beraienga memoria historiko bat sortzea helburu du euskara hutsean aurki daitekeen orrialde honek.

Nahi duten talde eta ikastetxeek parte hartzeko aukera zabalik dute! Animatu!!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu