Sustatu logoa Teknologia albisteak

Opentrad.org-en euskararako itzulpena berraktibatuta

Aldi bat desaktibatuta egon ondoren gaur jarri da berriro ere martxan Opentrad itzulpen automatikoko sisteman gaztelania-euskarazko itzulpenak egiteko baliabidea (www.opentrad.org).

Desaktibatuta egon den epean, Matxin itzulpen-motorra hobetu egin da eta bertsio berriak aurrekoak baino kalitate handiagoko itzulpenak egiten ditu, oraindik ere, itzulpen komertzialak egiteko kalitatetik urrun badagoen ere.

Bestetik, gaztelania-euskara itzulpenak egiteko aukera mugatu egin da, erabilera maltzur batzuk detektatu baitira. Opentrad-ek emandako euskarazko itzulpenak jarduera komertzialerako erabili izan direla detektatu da eta zuzen-zuzenean zuzenketarik gabe usatu izan direla. Egoera horrek Opentrad proiektuari berari ere ez dio mesederik egiten eta, gainera, euskararen prestigioaren kalterako bada ere. Hori dela eta itzulpenak egiterako orduan murrizketa batzuk ezarri dira erabilera maltzurrak ahal den heinean saihesteko:

- Testu soila: gehienez 50 hitzeko testua itzuli ahal izango da.
- Dokumentuak: ezingo dira itzuli.
- Web guneak: mugarik gabe itzuli aha izango dira.

Katalanezko eta galegozko itzulpenei ez zaie murrizketarik ezarri, horiek ematen dituzten itzulpenen kalitatea oso ona baita.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu