Sustatu logoa Teknologia albisteak

Repsol YPF etxearen webgunea euskaratua

Miriam Tagle - Elebi Taldea
2007-04-04 10:04

Repsol YPF etxeak egunotan aurkeztu berri du web orri eguneratua (www.repsolypf.com). Web orriaren itxura eta egitura goitik behera aldatzeaz gain, gaztelaniatik Estatuko hizkuntza ofizial guztietara itzuli dute: euskarara, galizierara eta katalanera.

ELEBI TALDEAk hartu du web orria euskaraz jartzearen ardura. Eta bolumen handiko lan honetan, finkatu gabe zeuden glosarioak eta terminologia gaiak jorratu behar izan ditu, beste hainbat gairen artean. Guztira 5 milioi hitzeko itzulpen lan eskerga izan da.

Berri hau oso garrantzitsua da, euskal enpresa askori aurrea hartuta, Repsol YPF etxeak euskaraz jarri baititu bere eduki guztiak: motorra, lehiaketa, etxea, denda, eguraldia eta Campsa gida. Enpresa bertakoa ez dela kontuan hartuta, nabarmentzekoa da euskarari eman dion tratamendua; izan ere, web orria euskaraz daukaten bertako enpresa askok baino garrantzia handiagoa eman diote euskarari.

Repsol YPF web orria euskaraz ipini duen Ibex 35eko lehen enpresa izan da. Eta Espainia mailan web orriak hizkuntza ofizial guztietara itzultzeko erakunde publikoek eta pribatuek erakutsitako joeraren adibidea besterik ez da.

Repsol YPF euskaraz

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu