Euskal Curriculuma denen ahotan dagoen garai hauetan, Historiako esparruan dauden kezkak nolabait argitu eta beraren inguruan dauden ikuspuntu ezberdinak jorratzeko helburuarekin antolatu ditu UEUko Historia Sailak aurtengo Historialari Euskaldunen IV. Topaketak.
Euskal Curriculuma denen ahotan dago azkenaldian, halere, gai honekiko ardura eta eztabaidarako beharra aspaldikoak dira hainbat eragileren artean. Irakaskuntzarako Euskal Herritik gauzaturiko programa baten beharrak bultzatuta, ikastola, ikastetxe, eta hainbat erakunderen arteko elkarlana abiatu zen 1996az geroztik.
Euskal Curriculumaren inguruan dauden kezkak nolabait argitu eta beraren inguruan dauden ikuspuntu ezberdinak jorratzeko asmoz, 2007ko apirilaren 26an Historialari Euskaldunen V. Topaketak antolatu ditu UEUko Historia Sailak Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian (Gasteizen).
Historiaren Euskal Curriculuma: Iritzi Ezberdinak egun bateko topaketetan, alde teorikoa erakundeen ikuspuntuak eta alde praktikoa Historiako irakasleen iritziak eta kezkak landu nahi dira. Hori horrela, eguna saio bitan banatu da, goizez alde teorikoa garatuz, eta arratsaldez, alde praktikoa. Saio bakoitzaren bukaeran eztabaidarako tartea definitu da, hurbildutakoen parte hartzea ahalbidetuz eta hausnarketa bultzatuz.
Lekua: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian (Gasteizen)
Noiz: 2007ko apirilaren 26an
Nori zuzendua: Topaketa hauek Historiaren inguruan lanean ari diren euskaldun guztiei daude zuzenduta, hala nola unibertsitateko eta institutuko irakasleei, Historiako ikasle eta historiazale orori eta Historiako Euskal Curriculumaren inguruan kezka duten guztiei.
Izena emateko epea: apirilaren 20a Adi! Plaza mugatuak izango dira.
Informazio gehiago: UEUko Historia Sailaren atalean edo 943 82 14 26 telefonoan.
Erantzun
Sartu