ZPren kafea denontzat: merke askoa. Espainiako telebistan herritarren galderak erantzuten ari zela, Espainiako presidente Zapaterori kafea kalean zenbat kostatzen den ba ote dakien galdetu zion iruindar batek. Baietz, bazekiela, 80 zentimo.
Ezagutzen al duzue inork horrelakorik ? 125 pezetetatik 0,90 eurora eta hortik eurora azkar batean igo zen kafea gure inguruan. Herrialde bateko buruzagitza herritarren bizitzatik zein urrun dagoen erakusle xume bezain argigarria.
Hainbesteko polemika kafearen prezioarekin? Ez al da Espainian beste gairik?
Nafarroako toki askotan oraindik 80 xentimoan dago kafea (bistan da, Iruñerritik kanpo!). Eta Espainian? Seguru nago Gaztelako, Asturiasko, Galiziako... hainbat tokitan, herrietan, 80 xentimo baino gutxiagotan har daitekeela kafea.
Eta inor arduratu al da kafe horren kalitateaz? Eta kafegileen lan baldintzaz? Eta tabernariaren lan baldintzez?
Kafearen prezioarekin gora eta behera leku guztietan. Nahiko nuke gehiago aipatuko balitz kataluniar batek aipatutakoa, alegia, luxu guztiak ordaintzen dizkiogula monarkia guztiari, (gutxi balira, sikiera, dirutza horrekin edozeinek izango lituzke 4 seme-alaba)eta garaia dela hori berrikusi eta kentzeko. Baina ez, hori tabua da. Zapaterori kafea ordaintzen diotela? felipitori kriston etxea ordaindu diogu, eta gu hilabete bukaerara iritsi ezinean gure hipotekekin. Nahikoa da!
Aspaldi idatzi nuen bezala kafeak alkohol larregi erateak eragiten duen zirrosis eta minbiziaren aurrean babesten du gibela.
Ondo dakite hori Zapatero, Sarkozy, Ibarretxe eta Sanzek, baina ez dute nahi kafea osasun zerbitzuek lagundutako botiken artean sartzea.
Ez 80 zentimo, ez 35, kafea ospital guztietan doan!
Hauxe dugu Espainiako gai politikoa gaur, duda barik.