Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

2

Nacho Escolar Donostian maiatzaren 15ean

iturri - Literaktum
2007-04-23 : 10:04

Ostegunean jakin genuen Nacho Escolar izango dela La Sexta telebistako zenbait akzionistek martxan jarri behar duten periodikoaren zuzendaria. Loretxoak dio proiektu horren emaitza urrian egongo dela kalean. Maiatzaren 15ean egongo da Escolar Donostian.

8

Gazte egonaldiak 07 Bernedon

Nagore Amondarain - Arabako Ikastolen elkartea
2007-04-20 : 19:04

Uda sasoirako proposamen berritzaile batekin datoz, aurreneko urtez, Gazte Egonaldiak 07. Euskal Herri guztira zabaldu den proposamen honek ikus-entzunezkoen mundua du oinarri. 12tik 17 urte arteko gazteak izango dira protagonista Bernedon burutuko diren egonaldietan. Ikastolen Elkarteak Hala Bedi irratiarekin lankidetzan sorturiko proiektua duzue.

Ubuntu bertsio berria kalean da

Josu Orbe - Ubuntu Basque Experience
2007-04-20 : 10:04

Bueno ba, heldu da eguna eta ofizialki Ubunturen bertsio berria erabil dezakegu. (GNU/Linux sistema eragilearen etxerako bertsio erabilgarriena da Ubuntu, Windows-en alternatiba sendoena PCrako, euskaratua gainera. Ubuntu Basque Experience blogetik hartua dago artikuku hau, Josu Orbe blogariaren baimenarekin)

9

Leo Messi ala Diego Maradona?

Sustatu
2007-04-19 : 17:04

Eguneko eztabaida da gaur Interneten eta lan bulegoetan. Atzo Leo Messik sartutako gola Maradonak bere garaian Ingalaterrari egindakoa baino hobea ote? Ikusi itzazu biak, eta erabaki. Eguneraketa 15.10. Messiren golaren bideo guztiak kendu dituzte YouTubetik Audiovisual Sport enpresa espainolaren egile eskubideak tarteko. Baina aurkitu dugu beste ale bat.

Zu zeu kazetari, baita hiltzaileak ere

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2007-04-19 : 15:04

Artikulu interesgarria dauka gaur Haritz Rodriguez Xuriken-ek Gaur8-ko bere blogean. Nola Virginia Tech-eko aste honetako hilketa ikaragarriak erakutsi duen herri-kazetaritza, edo behetik goranzko informazioak, lekukoak zuzenean informatzen dutenean gertatzen denak, dagoeneko ikaragarrizko indarra duela. Blogak, bideoa mugikorrekin, mezu-trukea SMS bidez... informazioa hedabide tradizionalak baino azkarrago edo gogorrago transmititzeko gauza omen gara orain. Baliteke, baina niri benetan, inpresioa egin didana, lekuko nagusiaren testigantza bera da. Hilketa saio batetik bestera (bi orduko tartean), bere burua grabatu zuen Cho Seng-Huik, eta posta bidez telebista batera bidali. Zu zeu kazetari. Baita hiltzaileak ere.

1

Anjel Lertxundiren hitzaldi bat Interneten

Joserra Beloki - Donostia Kulturatik
2007-04-19 : 11:04

Ihes betea aitzakiatzat hartuta, bere literatur kezkei buruzko hitzaldia eman zuen Anjel Lertxundik, martxoaren 1ean, Donostiako Udal Liburutegiaren San Jeronimoko sotoan. Hitzaldia Interneten jarri dugu

Euskara-gaztelania literatur itzulpenari buruzko lantegia

EIZIE - EIZIE
2007-04-19 : 10:04

Gaztelaniarako literatur itzulpenari buruzko lantegia antolatu du EIZIEk, gai horren inguruan gogoeta eta praktika egiteko helburuarekin. Izan ere, gure beste hizkuntzara sarritan egin behar izaten dira itzulpenak, baina ez dago horretarako tradizio edo ohitura handirik.

Euskonews Multimedia: Entzun eta ikusten den webgune berria

Zuriñe
2007-04-18 : 15:04

"Euskonews Multimedia" du izena Interneteko toki berriak. Astero aldatzen da eta irratsaio eta bideoak ditu, artikuluez gain. Artikuluak baina, ez dira irakurtzeko, entzuteko baizik.

RIEV aldizkariaren mendeurrena

Iñaki Arrieta Baro - Euskomedia Fundazioa
2007-04-18 : 09:04

Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariak bere lehenengo mendeurrena betetzen du aurten. Bilduma osoa Euskomediaren webgunean topatu daiteke.

Leintz bailarako hizkera eta ahozko ondarea

Badihardugu Euskara Elkartea - Leintz bailaratik
2007-04-17 : 14:04

Atzo, apirilak 16, aurkeztu zen Eskoriatzako Ibarraundi museoan, Leintz bailarako hizkera eta ahozko ondarea biltzen duen proiektua. Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Leintz Gatzagako 100 hiztun ingururen ahozko jarduna dago erakusgai Interneten.

IEB 2007, egitaraua prest, web 2.0 gaitzat hartuta

IEB07 - UEU
2007-04-17 : 12:04

Web 2.0 izango da, aurtengoan, Informatikari Euskaldunen Bilkuraren gai nagusia. Izen-ematea irekita dago, eta programa osatuta. Maiatzaren 10ean izango da, Miramongo Teknologi Elkartegian, Donostian.

4

Japoniera Euskara hiztegi berria

Jon Goikolea - GoiHata SL
2007-04-16 : 12:04

Japoniera Euskara Hiztegia sortu dugu, laster 20.000 sarreratik gora izango ditu. Japoniak eta Euskadik asko daukate elkarrengan ikasteko eta elkarren mesederako.

2

Euskara ikasten, bideokonferentzia erabilita

Joxe Aranzabal - HUHEZI
2007-04-16 : 09:04

Hamabostean behin, Asier Irizar euskara irakasleak lekua hartzen du bere ordenagailuaren aurrean, Eskoriatzan, piztu egiten ditu Skype aplikazioa eta webcam txiki bat, jantzi aurikularrak eta mikroa, eta harremanetan jartzen da Ainhoa Azarloza eta Amaia Belokirekin, teknikariak biak Euskadiren Ordezkaritzan, Bruselan.

Aurki eta Berria euskarazko webgune aipatuenak

Sustatu - Sustatu
2007-04-13 : 15:04

Otsailean argitaratzen genuen bezala EUSTATen inkestetan jasotako aipamenen arabera, Aurki.com eta Berria.info izan ziren aipatutako webgune euskaldun elebakarrak, web eta atari edo bilatzaileen artean. Aurki atari eta bilatzaileen 6. tokian dago eta Berria webguneen 26. lekuan.

Bi informatikari euskaldun Google Summer Of Code ekintzan

Juanan Pereira - Euskal Herriko Unibertsitatea
2007-04-13 : 14:04

Orain dela 3 urte, 2005ean, Googlek Software Librearen garapena sustatzeko, ekintza iraultzaile bat abiatu zuen: Google Summer Of Code delakoa. Aurten, Donostiako Fakultateko 2 informatikari, Iñigo Martínez eta Arkaitz Garro, hautatuen artean daude.

1

Sautrela berriz ETB1ean

Unai Ibarbia - Orio Produkzioak
2007-04-13 : 10:04

Sautrela saioak 183. atala beteko du larunbat honetan. Hasier Etxeberriak gidatuta, 8.denboraldian barrena, abiatuko da Sautrela saioa. Letren eta literaturaren errepublika txiki honek, Errepublika egunean, Apirilaren 14ean, larunbat honetan, ikusiko du argia berriro ere.

UEUk BURUXKAK liburutegi digitala aurkeztu du

Idoia Torregarai Martija - UEU
2007-04-12 : 17:04

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) BURUXKAK liburutegi digitala aurkeztu du. Bere helburua unibertsitate mailako materiala erabiltzaileen esku jartzea da, batez ere unibertsitario euskaldunen eskura, ikertu, ikasi zein kontsultatzeko. Doako zerbitzu hau www.buruxkak.org helbidean topatu daiteke.

Hitzaditza: zuzen idaztea da giltza !

Jakes Larre - EKE
2007-04-12 : 11:04

Lehen edizio arrakastatsuaren ondotik, Euskal kultur erakundeak eta Iparraldeko AEK-k euskarazko diktaketaren bigarren edizioa antolatzen dute heldu den maiatzaren 5ean, Baionan. Oraindanik izena eman daiteke eta treba daiteke zonbait jokoren bidez !

Recrea2, diseinua baino +

Amaia Ventas - Elebi Taldea
2007-04-12 : 10:04

Abangoardiako mugimenduez ari garenean, artearen ikuspegi hertsi eta tradizionalenarekin zerikusia duten mugimendu plastikoak etortzen zaizkigu burura automatikoki: pintura, eskultura, grabatuak, argazkilaritza... Baina arte joerez ari garenean, ezin ditugu alde batera utzi arkitektura, industria-diseinua edota interiorismoa gisako adierazpen garaikideagoak.

XXI. mendeko etxebizitza

AZK Komunikazioa - Arizmendi Ikastola
2007-04-11 : 11:04

Eraikuntzako Kode Teknikoa (CTE, erdaraz) berria abiarazteak aldaketa handiak ekarriko ditu eraikuntzaren sektorean. Ingurumenaren babesa, jasangarritasunaren bidetik, ezinbestekoa izango da eta energia berriztagarriak gero eta gehiago erabili egin beharko dira eraikuntzan. Datu bat ematearen, etxeetan ur beroaren %30 eguzki-energiaren bidez lortu beharko da Gipuzkoan (eguzkiak ordu gehiagotan jotzen duen beste lurralde batzuetan, gehiago).

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››