Euskalbar 1.95
Ingelesa hizkuntza bezala gehitzea izan da aldaketa nabarmenena, baina horrekin batera aldaketa txikiagoak egin dira.
Zehazki hauek dira egindako hobekuntzak:
- Ingelesa gehitu da kontsultarako hizkuntza gisa.
- Hizkuntza hautatzeko botoia aldatu da.
- Hizkuntza aldatzearekin batera tresna-barrako hiztegiak moldatzen dira.
- Hobespenen leihoa hedatu eta berrantolatu da: lehenetsitako hizkuntza ezar daiteke.
- Morris hiztegia (en-eu) kontsulta daiteke.
- Euskalterm hiztegia ingelesa jatorrizko hizkuntza izanik kontsulta daiteke (en-eu).
- Hizkuntza gisa ingelesa aukeratuta badago, Shift + Enter teklak sakatzean Euskalterm eta Morris hiztegiak kontsultatuko dira.
- Euskalterm hiztegian kontsultak egiteko botoia aldatu da. Orain, gainean klik eginda gai guztiak kontsultatuko dira; menutik gai bat aukeratuz gero, gai konkretu horren gaineko kontsultak burutuko dira.
- Interfazea ingelesera itzuli da.
- Hiztegien menutik Kirolen hiztegia ezabatu da, dagoeneko ez baita existitzen.
- Hiztegien menuan 'Etorkinentzako Debabarreneko industri ingurunearen hiztegia' gehitu da.
- Laguntzako ikonoa (16x16) aldatu da intuitiboa izatearren (Tango! proiektutik hartuta)
Aurreko bertsioren bat instalatuta duzuenoi eguneraketa automatikoa burutzeko eskatuko dizue Firefoxek. Oraindik ez badakizu ordea zer den Euskalbar eta probatzeko asmotan bazaude, hemendik instala dezakezu (gogoratu Firefoxen popup blokeatzaileari instalatzeko baimenak ematen).
Parte hartu
Euskalbarren hobekuntza bat bururatzen zaizuela edo akatsen bat topatu duzuela eta horren berri eman nahi duzuela? Hemen egin ditzakezue zuen eskaerak.
Honez gain, programazio apur bat jakinez gero iturburu-kodea eskuragarri dago Euskalbarren kode biltegian honekin jolastu nahi duenarentzat.
Gustoko izango duzuelakoan.
Erantzunak kargatzen...