Basauriko Euskarabila elkarteak Ipuin Erotikoen 12. Lehiaketa antolatu du. 1991an edo lehenago jaiotako edozeinek parte har dezake lehiaketan eta apirilaren 20a baino lehenago aurkeztu beharko dira ipuinak. Lehiaketaren irabazlearentzako saria 500 eurokoa izango da.
Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak:
1.- Lehiaketa honetan 1991an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak har dezake parte.
2.- Lan guztiek argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3.- Lanek ipuin erotikoak izan beharko dute eta DIN A-4 orritan makinaz tarte bikoitzean idatzita aurkeztu beharko dira edo ordenagailuz 2500 karaktere hutsuneak barne. Lanen luzera bi eta hamar orrialde artekoa izan beharko da.
4.- Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat soilik. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea, eta lanaren lema) sobre itxi batean sartuko dira eta sobre horren azalean lanean jarri den lema bera jarriko da. Pozta elektronikoz bidalitako lanen kasuan, ipuina fitxategi batean bidaliko da "ipuina" izenarekin eta egilearen datuak "egilea" izeneko beste fitxategi batean.
5.- Lan orijinala, hiru kopia, eta egilearen datuak dituen sobrea beste sobre haundiago batean sartuta, honako helbide honetara bidali beharko da:
EUSKARABILA IPUIN EROTIKOEN 9. LEHIAKETA
Euskarabila Elkartea, 146 p.k.
48970 BASAURI
euskarabila@topagunea.com
Honetarako azken eguna 2007ko apirilaren 20a izango da.
6.- Sariak honako hauek izango dira:
1go saria: 500.00 euro.
2. saria: 300.00 euro.
Basauriko onenarentzako saria: 200.00 euro.
7.- Sari ematea irabazleak bertan direlarik egingo da. Non eta noiz izango den aurrez iragarriko da.
8.- Lan saridunak Euskarabila elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere egilea nor den garbi adieraziz.
9.- Lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatuko dute: Edorta Jimenez, Josune Muñoz eta Igor Estankona.
10.- Euskarabila elkarteak oinarri hauetan edozein aldaketa egiteko aukera izango du, beti ere publikoki adieraziz.
Erantzun
Sartu