Zure inguruneari buruzko mobilmetrai on-line lehiaketa. Proposamen honen funtsa nerabeek Mobilmetraien (mugikorrarekin grabatutako 60 segundo baino gutxiagoko bideoak) bidez, bizi diren lekuari buruzko hainbat ikuspuntu erakustea da.
Guztien ahotan dabilen móvil-bullying entzutetsuaz aparte, nerabeek gero eta gauza gehiagotarako erabiltzen dute mugikorra. Mota guztietako edukiak kontsumitzeko eta partekatzeko erabiltzen dute, baina batez ere, ikuspuntu elkarreragileago batetik, argazkiak ateratzeko, bideoak grabatu eta editatzeko eta mugikorretik edukiak zabaltzeko erabiltzen dute. Zalantzarik gabe, nerabeak dira gaur egun guztiok sakelean daramatzagun eta hain erraz erabiltzen diren multimedia terminal hauei etekin handiena ateratzen hobeto ikasi dutenak.
Proposamen honen funtsa nerabeek Mobilmetraien (mugikorrarekin grabatutako 60 segundo baino gutxiagoko bideoak) bidez, bizi diren lekuari buruzko hainbat ikuspuntu erakustea da. Horretarako mobilmetrai on-line lehiaketa antolatu dugu www.ingurunemobil.net web gunean. Kontatu behar digute nola ikusten duten haien ingurua, hiria, herria, nora joaten diren parrandan, nola ikusten duten etorkizuna, lagunak, familia, haien txoko kuttuna, zer atsegin duten eta zer ez, nola erakutsiko lioketen haien ingurua inoiz etorri ez den bati edo aspaldian etorri ez denari...
%100 Ingurune Mobila egitasmoak Mobilmetraien bidez, nerabeek inguruan duten munduari buruzko ikuspuntua emateko aukera eskaintzen die eta bide batez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzko on-line ikus-entzunezko artxibo dokumentala sortzeko aukera ere.
Erantzun
Sartu