Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Juan Cruzek hartuko du Ignacio Escolarren tokia Literaktum jaialdian

Literaktum - Literaktum
2007-05-14 : 15:05

Literaktum jaialdiko antolatzaileen esku ez dauden arrazoiak medio, biharko programazioak aldaketa bat izan du. Horrela, hasiera batean iragarritako Ignacio Escolar blogariaren ordez, Juan Cruz idazle eta kazetaria arituko da.

Full Circle Magazine euskaratzeko ahalegina

ubuntutribe - Ubuntu Tribe
2007-05-14 : 14:05

Ubuntu sistema eragileari buruzko Fulll Circle Magazine aldizkaria dagoeneko hainbat hizkuntzara itzuli dute edo itzultzen ari dira: Gaztelania, galiziera, portugera-brasilera, txinatarra, italiera, frantsesa, persiera-farsiera, norvegiera, errusiera eta... Euskara?

Saria Ordiziako Euskaljakintza blogari

Sustatu
2007-05-14 : 11:05

Euskaljakintza blogak Espainiako Espiral Edublogs sariketan lehen postua lortu du, gelako blogen kategorian. Ordiziako Jakintza ikastolarentzat beste errekonozimendu bat, beren IKTeroen arteko Maite Goñiri bereziki, blog honen gidariari.

Durangoko Azokaren kartela, lehiaketa bidez

Izaskun - Gerediaga Elkartea
2007-05-14 : 10:05

Abenduaren 5etik 9ra egingo den 42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du lehenengoz Gerediaga Elkarteak. Azken urteetan Azoka Euskal Herri osora zabaltzeko hartu duen bidean beste pausu bat da. Orain arte, Durangaldeko artistaren bati enkarguz eskatu izan zaio kartela egitea. Aurten, lehenengoz, lehiaketa bidez aukeratuko da.

I. Moodle Esperientzien Elkartrukerako Jardunaldiak - MoodleMoot Euskadi

Ainhoa Ezeiza - EHUko iKide Taldea
2007-05-11 : 16:05

Zabalik dago lehenengo MoodleMoot Euskadi jardunaldietan izen emateko eta komunikazioen laburpenak bidaltzeko epea. EHUko IKTetako Gerenteordetzak eta iKide Taldeak antolatuak dira, Moodle erabiltzen dugunon esperientziak trukatzeko batik bat. Jardunaldien webgunea http://jmoodle07.ehu.es/ helbidean duzue.

2

Euskara eguna debekatua Portugaleten

E.A. - Portugaleteko euskaltzaleak
2007-05-11 : 10:05

Portugaleteko udaleko ordezkariek larunbat honetarako antolatutako Euskera Eguna ospatzea debekatu dute. Dirudienez arazo tekniko batzuk omen daude,eta beraz, larunbaterako Euskal Herrian Euskaraz kolektiboak antolatutako ekitaldiak bertan behera utzi dituzte.

Web garapenerako Miatu erraz liburutegia

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza - Eusko Jaurlaritza
2007-05-11 : 09:05

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzen teknologietako produktu berri bat jarri du erabiltzaileen eskura www.euskara.euskadi.net helbidean, hain zuzen ere, “euskarazko softwarea deskargatzea” atalean: web garapenerako Miatu erraz liburutegia.

12

IEB zuzenean jarraitzeko, Web 2.0 hemen benetan

Sustatu - Miramon
2007-05-10 : 12:05

Gaur da Informatikari Euskaldunen Biltzarra, Donostiako Miramongo Parkean. Zuzeneko jarraipena egiteko, backchannel pare bat jarri dituzte. Twitter bidez edo txat batekin. Aitzol Naberan eta Mutilmedia blog bidez ari dira jardunaldia kontatzen.

Hamaika bertutekoen bertso-saioak Herri Irratian

Hamaika bertute - Hamaika bertute
2007-05-09 : 19:05

Hamaika bertuteko kideek zuzeneko bertso-saioak egingo dituzteHerri Irratian, gaur hasi eta datozen bi hilabeteetan. Asteazkenero arituko dira bertsotan Mikel Markezek zuzenduriko programan. Entzuleek arratsaldeko 21:30etatik 22:00ak bitartean izango dute bertsoaz gozatzeko parada.

Gaztezulo.com martxan da

Gaztezulo
2007-05-09 : 14:05

GAZTEZULO aldizkaria berrituta etorri zen apirilean. Eta orain, maiatzean, webgunearen txanda da; www.gaztezulo.com martxan da. Sartu eta dastatu.

Euskal Pilota Udalekua 2007

Eneko Xibakidea - Arabako Ikastolen Elkartetik
2007-05-09 : 12:05

Honen bitartez, IKASPILOTAK eta ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK datorren ekainaren 23tik 29ra, EUSKAL PILOTA UDALEKUAK antolatuko ditugula jakinarazi nahi dizuegu.

2

Gaur hasiko da Literatura Astea HUHEZIn

Joxe Aranzabal - HUHEZI
2007-05-08 : 11:05

Maiatzaren 3an aurkeztu bazen ere, gaur hasiko da HUHEZIko Literatura Astearen IX. aldia, izenburu honekin: �Literatura, itzulpengintza eta ikuskizunak�.

Udako Ikastaroen matrikula irekita!

Irati Iciar - UEU - Udako Euskal Unibertsitatea
2007-05-08 : 10:05

UEUk 35. Udako Ikastaroen matrikulazioa ireki du. Uztailaren 2tik 20ra bitartean Eibar, Baiona eta Iruñean zehar 30 ikastaro eskaintzen dira.

Pablo Sastre, gauza guztien zergatiaz

xme - Elkar/Normalak bagina bezala
2007-05-07 : 12:05

"Gauzen presentzia" da Pablo Sastreren (Madril, 1958) azken liburua, egilearen lehenengo saiakera, Joseba Jaka bekaren laguntzaz idatzia. Gure gizartearen, zibilizazioaren kritika erradikal bat, modu guztiz pertsonalean egina. Bizitza bateko liburua eta aldi berean liburu bizia, idazleak aipatu digunez.

5

Debaldeko posta elektronikoa bizkaitarrentzat

xa2er - www.blogak.com/xa2er
2007-05-07 : 09:05

Bizkaiko Foru Aldundirako EAJko hautagaiaren programan, gaztelerazkoan bereden, bizkaitar guztiei DEBALDEKO posta elektroniko kontua agintzen die. Euskarazko bertsioan ez da horrelako aipamenik ageri.

2

ANVren zerrenda inpugnatuak baliogabetu ditu Gorenak

Sustatu
2007-05-06 : 10:05

Igande goizeko 7etan erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak ANVren 133 zerrenda baliogabetzea, Fiskal Nagusiak eta Estatuko Abokatuak konbinaturik inpugnatutako guztiak. Legeak ezarritako epea gainditu dute, eta Alderdien Legearen prozedura ere (alderdi legal baten zerrendak ezin direla baliogabetu) beren kasa ulertu omen dute, baina egina dago.

Martxan da Otamotz.com, Urretxu eta Zumarragako atari digitala

Zintzo Mintzo Euskara Elkartea - Urretxu-Zumarraga
2007-05-05 : 18:05

Aspaldi buruan genuen proiektua martxan jarri dugu azkenean, Otamotz aldizkariaren edizio digitala. Internetek eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatu nahi ditugu hedabide partehartzaile, dinamiko eta multimedia sortzeko Urretxu eta Zumarragan.

4

OpenOffice.org 2.2.0 euskaraz

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza - Eusko Jaurlaritza
2007-05-04 : 15:05

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPSk) OpenOffice.org 2.2.0 bertsioa, hau da, kode irekiko bulegotika edo ofimatikako paketea, euskaraz kaleratu berri du.

6

ANVren zein zerrenda libratzen dira inpugnazioetatik?

Sustatu
2007-05-04 : 11:05

Berria egunkariak hemen kargatutako PDF-aren arabera (hona bertsio arinagoa Scribd-en), Espainiako Fiskal Nagusiak ez ditu Batzar Nagusietarako zerrenda guztiak inpugnatu. Baina Estatuaren Abokatuak, beste batzuk inpugnatu ditu, eta lana osatzen dute bien artean, zirrikitu batzuk utzi arren Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusietan.

09 F9 11 02 9D 74 E3 5B D8 41 56 C5 63 56 88 C0

Sustatu
2007-05-04 : 10:05

Zenbaki konbinazio arraro hori Digg albiste zerbitzuari gertatukoaren atzean dago. HD DVD formatu berriaren babes bat hausteko balio duen kode hexadezimala omen da, eta hura zabaltzea legearen kontrakoa izan daiteke Estatu Batuetan...

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››