Web garapenerako Miatu erraz liburutegia
2007-05-11 09:05
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzen teknologietako produktu berri bat jarri du erabiltzaileen eskura www.euskara.euskadi.net helbidean, hain zuzen ere, euskarazko softwarea deskargatzea atalean: web garapenerako Miatu erraz liburutegia.
Miatu Erraz liburutegiak, euskararako lematizazio teknika aurreratuak erabiltzen ditu bilaketak egiteko.*TXT eta *HTML formatuetan euskarazko hitzak bilatzeko aukera eskaintzen du.
Miatu Erraz ez da erabiltzaile arruntek erabiltzeko programa, web garatzaileek erabiltzeko liburutegia baizik. Horregatik, programa honi etekin handiena atera ahal izateko, nahitaezkoa da web garapen inguruneko ezagupen teknologikoak edukitzea.
Eleka Ingeniaritza Linguistikoak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren enkarguz garatu du Miatu Erraz. Esan bezala, aipatutako web gunetik deskarga daiteke Miatu Erraz bilaketa-liburutegia ez ezik , euskaraz dagoen eskuliburua ere.
Erantzunak kargatzen...