Hamaika bertutekoen bertso-saioak Herri Irratian
2007-05-09 19:05
Hamaika bertuteko kideek zuzeneko bertso-saioak egingo dituzteHerri Irratian, gaur hasi eta datozen bi hilabeteetan. Asteazkenero arituko dira bertsotan Mikel Markezek zuzenduriko programan. Entzuleek arratsaldeko 21:30etatik 22:00ak bitartean izango dute bertsoaz gozatzeko parada.
Hiru hilabete dira Hamaika bertute ekimena martxan jarri zela, eta dagoeneko 50 bat bertso-saio egin ditu. Ekimenaz informazio gehiago nahi duenak eskura du www.hamaikabertute.net web orrialdean.
Erantzunak kargatzen...