Sustatu logoa Teknologia albisteak

ANVren zerrenda inpugnatuak baliogabetu ditu Gorenak

Sustatu
2007-05-06 10:05

Igande goizeko 7etan erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak ANVren 133 zerrenda baliogabetzea, Fiskal Nagusiak eta Estatuko Abokatuak konbinaturik inpugnatutako guztiak. Legeak ezarritako epea gainditu dute, eta Alderdien Legearen prozedura ere (alderdi legal baten zerrendak ezin direla baliogabetu) beren kasa ulertu omen dute, baina egina dago.

Abertzale Sozialistak izeneko zerrenda guztiak ere baliogabetu dituzte, eta ipnugnatutako zerrenda independente bat ere bai, Altzoko Altzolanean. Beste zazpi zerrenda independente igaro dira, inpugnatuta egon ziren arren.

ANVren zerrendei dagokienez, hemen duzue El Pais-en kontakizuna ea inork ulertzen duen. Funtsean, horra koxka:

  • Alderdi legal baten hautagaitzak inpugnatzea ez du onartzen Alderdien Legeak.
  • Eusko Abertzale Ekintza ANV ez da legez kanpokoa, baina zerrenda hauek inpugnatu eta baliogabetu dituzte.

ANVren zerrenda batzuk libre geratu dira baliogabetzetik, Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusietako barruti pare batean, eta zenbait udaletan, haien artean Iruñekoan (ez ordea Nafarroako Parlamenturako zerrenda).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu