Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

09 F9 11 02 9D 74 E3 5B D8 41 56 C5 63 56 88 C0

Sustatu
2007-05-04 : 10:05

Zenbaki konbinazio arraro hori Digg albiste zerbitzuari gertatukoaren atzean dago. HD DVD formatu berriaren babes bat hausteko balio duen kode hexadezimala omen da, eta hura zabaltzea legearen kontrakoa izan daiteke Estatu Batuetan...

3

Pandora ez omen da gehiago Euskal Herrian entzungo

Iban Arantzabal - Espaloia
2007-05-03 : 15:05

Zuetako batzuek ezagutuko duzue Pandora. Web bidez musika entzuteko primerako zerbitzua. Ba ez digu zerbitzua gehiago eskainiko Euskal Herrian.

HUHEZIk Euskara Batzordea aurkeztu du

Joxe Aranzabal - HUHEZI
2007-05-03 : 12:05

HUHEZIk, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, erabaki du badela (hori galdetzen zuen Xamar idazleak gurean emandako hitzaldi batean, Bagara ala ez?), erabaki du euskalduna dela eta euskaldun izaten segitu nahi duela. Hori dela-eta, duela egun batzuk aurkeztu du Euskara Batzordea, eta aurreratu ditu Euskara Planaren zenbait xehetasun.

2

Iragarki sailkatuak Goiena.net-en

Sustatu
2007-05-03 : 10:05

Orain arte Goienkaria-n, Debagoieneko aldizkarian, argitaratzen ziren iragarki sailkatuak sarean daude orain. Etxebizitza saldu nahi izanez gero, garajea errentan eman, lan bila bazabiltza,... Goiena.net webgunean daude orain iragarki horiek guztiak. Iragarkiak ikusteaz gain, bidali ere egin ditzake norberak.

1

VoIP gure artean

Txus Sanchez - CodeSyntax
2007-05-02 : 13:05

Azken aldi honetan leku askotan entzun diogu inori deitzen duela telefonoz merke-merke edo doan Internet bidez. Skype, voipbuster,yahoo, messenger, etab. izeneko programak gure ordengailuetan sartu dira. Eta ustez, geratzeko. Ezagutu dezagun VoIP: Voice over Internet Protocol, Internet bidezko ahotsa.

1937ko udaberrian bonbaketak nonahi

Josi - Galdakotar blogaria
2007-05-02 : 10:05

Gerra zibilaren lehen urtea oso krudela izan zen jende askorentzat. Eta 1937ko udaberria bereziki txarra herritarrentzat.

3

Barakaldoko Udalean ez dago euskara ikusterik

Fontso Cantera - Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon Elkartea
2007-04-30 : 09:04

Hemen duzue Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon Elkarteak, Udaletxeak urteetan indarrean izandako hizkuntza politikaren aurrean burututako irakurketa eta ekintza sinbolikoa.
"EUSKARA BAI, MIOPIARIK EZ!"

Proiektu euskaldunak Europako web 2.0 lehiaketa batean

Sustatu
2007-04-27 : 14:04

Startup 2.0 lehiaketa Euskal Herritik bultzatutako ekimen bat da (antolatzaileak: Alianzo enpresa, SPRI erakunde publikoa, La Caixa aurrezki kutxa katalana), eta Europako 2.0 proiektuen arteko lehiaketa bat da. Batzorde tekniko batek, nazioarteko epaimahai batek, eta internautek, prozesu misto batean erabakiko dituzte sariak, zeinak maiatzaren 24an banatuko diren Bilboko Guggenheim museoan. Aurkeztutako proiektuen artean, euskaraz ere badauden bi daude, Nireblog eta Tagzania

Euskara.dat: euskarazko hedabideen kontsumoari buruzko jardunaldiak

Ainhoa Gaintza Ezenarro - Aztiker ikergunea
2007-04-27 : 13:04

Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Aztiker Ikergunearekin batera, euskara.dat jardunaldiak aurkeztu ditu. Jardunaldiak maiatzaren 10ean izango dira Zarautzen bertan eta bere helburua euskaldunon hedabideen kontsumoaren inguruan argi pixka bat ekarri eta gaiaren inguruko hausnarketa sakona eragitea da.

6

Badirudi PPk Opentrad erabili duela Donostiako kanpainarako

Sustatu
2007-04-27 : 10:04

PPko Donostiako udalerako zerrendaburu Maria Jose Usandizagak webgunea atera du, eta euskaraz ere badaude eduki asko, oro har txukun samar. Badago paragrafo bat, ordea, bitxi askoa, eta okerrez betea. Susmoa dugu Opentrad itzultzaile automatikoa erabili dutela horretan, gaztelaniatik euskarara itzultzeko. Eguneraketa, ostirala, 8.00: PPk akatsa onartu, abisua eman dutenei eskerrak eman, eta tajutzen ari direla jakinarazi du Sustaturen bidez.

Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea martxan

Nafarroako Bulegoa - TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa
2007-04-27 : 09:04

Nafarroan euskaraz diharduten sei irratik, Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea aurkeztu dute jendaurrean. Sarea Xorroxin, Beleixe, Esan Erran, Karrape, Aralar eta Euskalerria Irratiak osatzen dute. Azaldu duten bezala, Bakoitzak lan esparru, zabalpen eremu eta orohar ezugarri ezberdinak ditu, baina oinarrian komuneko ardatza; euskara eta hizkuntzaren normalkuntzaren aldeko lana irratigintzaren berezko baliabide guztiak erabiliz.

1

Euskal Herrien arteko IV joko topaketak

Xiba - EHIK
2007-04-26 : 13:04

Xiba ikastolen elkarteko egitasmoa dugu, euskal jolas, joko eta kirolak berreskuratu, gaurkotu eta hauen transmizioa segurtatzeko xedearekin ari gara. Hau guzia euskara sustatuz eta euskaraz biziz.

8

Gipuzkoako hautagaitzak, Microsoftek kutsatuak

Sustatu
2007-04-26 : 10:04

Sustatuzale batzuek atzo hemen utzitako erantzunetatik jakin dugu. Hauteskunde-zerrenda ugari kutsatuta dago, behintzat Gipuzkoan, Microsoft Word-en zuzenketa automatikoak kutsatuta, zehazki. Legazpiko Abertzale Sozialisten taldean, Eibarko PSE-PSOE-renean (irakurleek konfirmatuta) eta, itxura batean ematen duenez, beste zenbaitetan ere, Joseba mordoa Josefa bihurtu dira, eta Enekoak Enero.

Irakurri, gozatu eta oparitu

Kulturgintza Saila - Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
2007-04-26 : 09:04

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa aurkeztu du Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Egitasmoa Hego Euskal Herriko 14 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker.

5

Hautagaitza guztiak Interneten daude

Sustatu
2007-04-25 : 11:04

Argitaratu dira Interneten Udal eta Foru hauteskundeetarako hautagai zerrendak. Bilduma egitea ez zaigu erraza egin, dela Firefox edo aldundien zerbitzari gaizki antolatuak, oso zaila da herri honetan zenbait aldizkari ofizial ganoraz kontsultatzea. Dena den, bildu ditugu lotura zuzen guztiak.

1936ko gerra: oroimena eta ahanztura

Ainhoa Latatu - UEU, Aranzadi Z.E.
2007-04-25 : 09:04

Aurreko ikasturtean "Euskal Arkeologiari buruzko ikastaro Praktikoa" ekimenak izan zuen harrera onari eutsirik, eskaintza zabaldu eta ikasturte honetan 3 proposamen berrirekin gatoz UEU eta Aranzadi Zientzia Elkartetik. Lehenengoa "1936ko gerra. Oroimena eta ahanztura Euskal Herrian" izango da. Ikastaroaren helburu nagusia oroimen historikoaren berreskurapenean da; ahanztura norbere etxean, norbere herrian edo norbere eskualdean ikertuaz.

Basque Research web gunearen Tesi Saria

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2007-04-24 : 10:04

Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak V. Tesi Saria jarriko du abian maiatzaren 1ean. 2006ko zientzia eta teknologiako doktore-tesien laburpenak aurkeztu ahal dira sariketara.

Kontseilua: irakastereduen erreforma

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2007-04-23 : 17:04

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urteko Batzar Nagusia burutu du. Ekitaldia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean izan da. Bertan, 2006eko balorazioa egin dute eta 2007an garatuko diren ildoak zehaztu dituzte. Era berean, irakastereduen erreformari buruzko adierazpena onartu eta plazaratu du:

Itzulpen lehiaketa 2007 Literatura Unibertsala bildumarako

EIZIE - EIZIE
2007-04-23 : 12:04

Literatura Unibertsalaren bildumarako 2007ko itzulpen lehiaketako epea 2007ko maiatzaren 21ean amaituko da, eguerdiko 12ak baino lehen, eta EIZIE elkartearen egoitzara (Zemoria 25, behea – 20013 Donostia) bidali behar dira itzulpenak.

2

Nacho Escolar Donostian maiatzaren 15ean

iturri - Literaktum
2007-04-23 : 10:04

Ostegunean jakin genuen Nacho Escolar izango dela La Sexta telebistako zenbait akzionistek martxan jarri behar duten periodikoaren zuzendaria. Loretxoak dio proiektu horren emaitza urrian egongo dela kalean. Maiatzaren 15ean egongo da Escolar Donostian.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››