Sustatu logoa Teknologia albisteak

Saria Ordiziako Euskaljakintza blogari

Sustatu
2007-05-14 11:05

Euskaljakintza blogak Espainiako Espiral Edublogs sariketan lehen postua lortu du, gelako blogen kategorian. Ordiziako Jakintza ikastolarentzat beste errekonozimendu bat, beren IKTeroen arteko Maite Goñiri bereziki, blog honen gidariari.

Ikasjakintza 2. Batxilergoko Euskara ikasgaia lantzeko erabiltzen du Maite Goñik bere ikastolan.

Espiral Edublogs sariak zer diren eta aurtengo edizioan saritutako blogen zerrenda.

Ordiziako Ikteroak berriz punta-puntan. Zorionak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu