Teknologia albisteak

Full Circle Magazine euskaratzeko ahalegina

Erabiltzailearen aurpegia
ubuntutribe - Ubuntu Tribe
2007-05-14 : 14:05

Ubuntu sistema eragileari buruzko Fulll Circle Magazine aldizkaria dagoeneko hainbat hizkuntzara itzuli dute edo itzultzen ari dira: Gaztelania, galiziera, portugera-brasilera, txinatarra, italiera, frantsesa, persiera-farsiera, norvegiera, errusiera eta... Euskara?

Full Circle Magazinek oraindik 0 zenbakia besterik ez du kaleratu. Baina laster lehenengoak ikusiko du argia.

Ubuntu Tribe Ronie Tucker aldizkariko editorearekin jarri da harremanetan euskarara ere itzultzeko zer egin behar den galdetuz. Honakoa izan da bere erantzuna:

"Hi folks,
Yes, please feel free to translate full circle into the Basque language.
All the details are on our wiki : http://wiki.ubuntu.com/UbuntuMagazine
and scroll down to the bottom where it says Translation.
The scribus files are available for download there and if you need to replace the font then please feel free to do so.

Please read the guidelines before translating.

I expect issue #1 to be out by the end of May and at just over 40 pages it'll
be a whopper! :)

Good luck and let me know how it goes...


Alegia, 40 lagun behar ditugu (gutxi gora behera) Full Circle Magazine aldizkariaren 0 alea 1. alea atera baino lehen euskaratzeko. Pentsatu dugu orrialde bakoitzeko lagun bat lortuz gero gai izango garela.

Full Circle Magazine, ezin bestela izan, Scribus maketazio programarekin dago diseinatua. Orrialde honetan Scribus fitxategiak daude eskegita. Bertatik jaitsi eta orrrialdeak banan bana itzuli besterik ez da egin behar.

Itzulketa lan honen inguruan behar bezainbat lagun elkartu ezkero, Ubuntu Tribek itzulpenak zentralizatzeko konpromisoa hartuko du. Ez da erraza izango gero ale bakoitzaren itzulpenari eustea, baina saiatzeak merezi duela uste dugu.

Full Circle Magazine-ren 0 alea hemen ikus dezakezu ingelesez (PDF). Akaso, beste hizkuntzatan daudenak ere lagungarri izan daitezke euskaratzerako orduan zalantzak argitzeko.

Ea guztion artean egiteko gai garen!

Erantzun

Sartu