Teknologia albisteak

Martxan da Otamotz.com, Urretxu eta Zumarragako atari digitala

Erabiltzailearen aurpegia
Zintzo Mintzo Euskara Elkartea - Urretxu-Zumarraga
2007-05-05 : 18:05

Aspaldi buruan genuen proiektua martxan jarri dugu azkenean, Otamotz aldizkariaren edizio digitala. Internetek eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatu nahi ditugu hedabide partehartzaile, dinamiko eta multimedia sortzeko Urretxu eta Zumarragan.

Abenduan aldizkaria berritzeko baliatu genuen diseinua eta edukietan aldaketa nabarmenak txertatuz: azaroko alea eta abenduko alea

Aprilean berriz atari digitala jarri dugu martxan eta horretarako urte bete luzez aritu gara lanean. Honakoak dira oraingoz Otamotz.com-ek dituen atalak:

Albisteak

Multimedia

Aldizkariaren ale guztien kontsulta

Urretxu eta Zumarragako Gida

Agenda

Atariaren informazioa

Atarian partehartu ahal izateko erregistratu beharra dago. Erregistratzen denak albiste edo iritziei erantzun, agendako ektaldiak sartu, albisteak bidali edo eduki multimedia igo ahal izango du.

Atariaren atal teknikoaz Fitbak enpresa arduratu da eta gainontzeko lan guztiez Zintzo Mintzo Euskara Elkartea

Eredu bezala besteak beste Uztarria, Goiena, Elgoibarren, Mondraberri eta Baleike izan ditugu.

Hauxe beraz, Urretxu-Zumarragatik euskarazko prentsa lokalari egiten diogun ekarpen xumea.

Erantzun

Sartu